Berriak
BERRIA
2009/06/11
Hauteskundeen emaitzen balorazioa
EAJk bere helburua lortu duela dio eta pozik agertu da jakiteaz Izaskun Bilbaok Estrasburgon jarlekua izanen duela. Batera, Agirrebengoak ezker abertzalearen ilegalizazioaren alde daudenei hausnarketa egin dezaten eskatu die
BERRIA
2009/06/05
EAJ-PNV Europarako Koalizioko hautagaiek Nafarroan egin den kanpainaren balorazioa burutu dute
15 egun pasa dira honat deitu zintuztegunetik lehenengoz, kanpaina irekiera ekitalditik alegia. 15 egun osoak, topaketez, bidaiez, bisitaz... beteriko egunak. Horietan guztietan zehar gauza anitz konpartitzeko aukera izan dugu, hitz egiteko, entzuteko eta nafar hiritarren gurak, grinak, gutiziak ezagutzeko. Bai eta, gainontzeko alderdien mezuak aztertzeko denbora izan da.
BERRIA
2009/06/05
EAJ-PNV Europarako Koaliziaoren hautagaiak Canal 6 telebistan
Gure hautagaia Iñigo Zabalzak parte hartu zuen Canal 6eko debatean, Pablo Zalba (PPN), Antonio Magadaleno (PSN), Aritz Romeo (ARALAR-Europa de los Pueblos) eta Santiago Marcos (IUN) hautagaiekin batera.
Debatea eta gero emititutako erreportaian, Amaia Arrizabalaga hautagai nafarrak hartu zuen parte. (Aurrerantzean bi bideoak ikusteko aukera izanen duzue gune honetan. Barkatu eragozpenak)
BERRIA
2009/06/05
BERRIA
2009/06/05
EAJ-PNV Europarako Koalizioa Tafallan
EAJ-PNV Europarako Koalizioaren hautagai nafarrak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza, NBBko Presidentea Jose Angel Agirrebengoarekin batera, hitzaldia eskaini zuten pasa den ekainaren 3an Tafallako Kultur Etxean.
Bertan, bai hautagaiek bai eta NBBko Presidenteak ere, garrantzi berezia eman zioten Europan zuzenean egoteari; Nafarroa bertan egon behar du ordezkatua, lehenengo pertsonan, lehen eskutik. Batera, nabarmendu zuten behar bezalako garapena lortzeko ezinbestekoa dugula autonomia nahikoa eta irmoa izatea, bai Europan, bai eta Nafarroan ere, Europatik heltzen diren politikak eta laguntzak gertutik, tokian toki, jorratu eta aplikatzeko. Nekazaritzarako laguntzak aipatu zituzten oso bereziki. Batera, berrikuntzaren aldeko apustua egiteko aldarria egin zuten, bai eta komunikazioak, Europarekin loturak hobetzearen aldekoa, zehazki Prestazio Handiko Trena defendatuz. Nafarroaren autonomia fiskala, hitzarmen ekonomikoa eta foraltasuna gogotik defendatzeko EAJ-PNVren konpromisoa ere jarri zuten mahaigainean.
BERRIA
2009/06/04
Izaskun Bilbao Barandika eta Iñigo Urkullu Lizarran
EAJ-PNV Europarako Koalizioko zerrenda burua eta EBBko Presidentearekin batera, NBBko Presidentea Jose Angel Agirrebengoa eta hautagai nafar biak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza egon ziren Lizarran ere. Jende ugari bildu zen ekitaldi politikora, afiliatuak eta lagunak elkartu ziren Lizarrako Julian Romano Kontserbatoriaren areto nagusian. Ondoren, Lizarran barna ibiltzeko eta bertan afaltzeko gonbita luzatu ziguten. Eskerrik asko.
BERRIA
2009/06/02
BERRIA
2009/06/02
Josu Erkoreka: “Va siendo hora de que comprendamos que en Europa no perdemos nada y sí tenemos mucho que ganar”
El Diputado del Grupo Vasco en el Congreso de los Diputados Josu Erkoreka, ha participado esta tarde en el mitin que EAJ-PNV Coalición por Europa ha organizado en Lesaka. Allí, junto a Jose Angel Agirrebengoa, Presidente del NBB, y los candidatos navarros Amaia Arrizabalaga e Iñigo Zabalza, ha querido remarcar la importancia que tienen estos comicios, las Elecciones Europeas, en tanto que "para navegar en el mar de la globalización hay que ir en un barco grande, en un buque, y con viento a favor. Esa es Europa, la que nos va a permitir navegar mejor".
BERRIA
2009/05/30
EAJ-PNV Europarako Koalizioaren hautagai nafarrak, Amaia Arrizabalaga eta Iñigo Zabalza, Iruñeko VIII Liburu Azokan
Bertan, Arrizabalagak eta Zabalzak EAJ-PNV Europarako Koalizioak Kultura, Eleaniztasuna, Gazteria eta Hezkuntzaren baitan egiten dituen proposamenak azaldu dituzte
BERRIA
2009/05/30
BERRIA
2009/05/30
Nafarroako gaiak modu berezituan jorratuko dituen bakarra Izaskun Bilbao izango da
EAJren EBBren presidente den Iñigo Urkulluk gaur Iruñean burutu den ekitaldian adierazi duenez, "Nafarroako gaiak modu berezituan jorratuko dituen bakarra Izaskun Bilbao Barandica izango da, EAJ-PNVren Eurodiputatua izango dena. Jakin badakit hauteskundeetarako beste aukerak badirela, baina Nafarroa Estrasburgon ordezkatzeko aukera duen bakarra EAJ-PNV da".


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















