Berriak

BERRIA

2007/10/19

Nafarroa Baik enpresa txikien industria-krisian Nafarroako Gobernuaren jarrera pasiboa salatu du

Gaur goizean, Industriaren gaineko parlamentuko batzordean Nafarroa Baik Foru Gobernuak izandako jarrera pasiboa salatu du: «Enpresen krisialdi egoeran ez du esku hartu eta jokaera erabat pasiboa izan du».

BERRIA

2007/10/19

Los vascos de la Ribera de Navarra liburua aurkeztu dute

Jabier Sainz Pezonagak idatzitako eta Pamiela etxeak argitaratutako Los vascos en la Ribera de Navarra liburuak Diego Pascual Erasoren egonezinak eta aldarrikapenak biltzen ditu. Corellan jaio zen Pascual Eraso irakaslea eta, autorearen arabera, Erriberaz euskal nazionalismoaren ikuspuntutik pentsatzen lehena izan zen.

BERRIA

2007/10/19

Guztia prest dute Vianan 2007ko Nafarroa Oinez jairako

Vianako Erentzun ikastolak antolatu du, bigarrenez, ikastolen aldeko Nafarroa Oinez jaia. Aurtengo edizioaren leloa «Giltza daukagu» da. Lortutako dirua ikastetxerako eraikin berria eraikitzeko erabiliko dute.

BERRIA

2007/10/15

Urkullu: «Lehendakariak zabalik eramango ditu eskuak, eta Zapaterok aprobetxatu egin beharko luke aukera berri hori»

Euzkadi Buru Batzarreko bozeramaile Iñigo Urkulluk gaur bertan Iruñean adierazi du Juan Jose Ibarretxe lehendakaria eskuak zabalik dituela joango dela bihar Rodríguez Zapaterorengana, arazo politikoa konpontzeko behin betiko apustuarekin. Hori dela eta, Urkulluk adierazi du Kongresuak Euskadirako Estatutu politiko berria baztertu egin zuenez, Rodríguez Zapatero presidenteak aprobetxatu egin beharko lukeela aukera berria.

BERRIA

2007/10/15

Agirrebengoa: «PSOEk eta PPk fronte konstituzionalista sortu dute Nafarroa Bairen kontra»

NBBko presidente José Ángel Agirrebengoak gaur adierazi du, Iruñean, Nafarroako Gobernua osatzeko negoziazioen harira, PSOEk eta PPk fronte konstituzionalista eratzea erabaki zutela Nafarroa Bairen kontra. «Erabaki horren ondorio da, beste alderdi batzuen artean, UPNk PSNri hainbat erakunde kargu utzi izana, Nafarroa Bai alde batera uzteko helburu komunarekin, Nafarroako bizitza politikoko bigarren indarra izanagatik ere», adierazi du.

BERRIA

2007/10/12

Baztango EAJren Uri Buru Batzarra, Baztan herria «Amaiur 1982-2007» erakusketatik kanpo utzi izana salatu du

Baztango EAJko Udal Taldeko kideek salatu dute Nafarroako Gobernuak ez dituela gonbidatu Amaiurko gazteluan antolatutako ekitaldietara. Gaztelu hartan monolito bat dago, 1522. urtean Nafarroako Erresuma defendatu zutenak gogorarazteko.

BERRIA

2007/09/28

Ibarretxe: "Kontsultaren gaian emandako hitza beteko dut, zoritxarrekoa gatazka konpontzeko hilketak egitea delako"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak adierazi du "kontsulta egiteari buruz" emandako hitza bete egingo duela, eta "euskal gatazka konpontzeko" gonbitea luzatu du. Hala eta guztiz ere, "zoritxarrekotzat" jo du xede horretarako hilketak egitea. Gainera, Euskadik nazio ugariko Estatuaren "bizikide izateko ituna" lor dezakeela adierazi du, ez, ordea, "nazioak" onartzen ez dituen batekin bizitzeko.

BERRIA

2007/09/25

Agirrebengoak gaitzetsi egin du atentatua, eta euskal gizarteak bakea eta normalizazioa behar dituela adierazi du beste behin ere

Nafarroako EAJren presidenteak, Jose Angel Agirrebengoak, gaitzetsi egin du bart goizaldean Zarauzko Ertzaintzaren polizia-etxearen kontra eginiko atentatua, bai eta Arbizun kutxazain automatiko bati egindako erasoa ere. Bi ekintzek kalte material nabarmenak sortu dituzte.

BERRIA

2007/09/15

Ibarretxe Leioan batzartuko da Nafarroako presidentearekin, Kataluniakoarekin eta Pirinioetako lan komunitateko gainerako presidenteekin

Pirinioetako Lan Komunitateak (PLK) XXV. urteurrena ospatuko du Bilboko Euskalduna Jauregian irailaren 20an eta 21ean, "Pirinioetan mugak desagerrarazteko helburuarekin". Lehenago, Juan José Ibarretxe lehendakariak Leioako Artaza Jauregian hartuko ditu komunitate hau osatzen duten lurraldeetako agintariak, besteak beste, Nafarroako Gobernuko presidentea, Miguel Sanz, eta Kataluniako Generalitateko presidentea, José Montilla.

BERRIA

2007/09/12

Baztan-Bidasoako EAJk protestatu egin du eskualdea Nafarroako Gobernuak antolatu duen informatzaile turistikoen bisitalditik kanpo utzi duelako

Baztan, Bortziriak  eta Doneztebeko EAJko uri buru batzarrek protestatu egin dute Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu duen informatzaile turistikoen bisitalditik kanpo utzi dituelako Xareta (Urdax-Urdazubi  eta Zugarramurdi), Baztan Harana, Bertizarana, Malerreka  eta Bortziriak.

BERRIA

2007/09/11

Lesakako EAJk udalerriko lau pista konpontzeko jasotako diru-laguntza nola erabili proposatu dio Udalari

Lesakako EAJ pozik azaldu da urte hasieran Nafarroako Gobernuko Nekazaritza eta Abeltzaintza Sailari eskatutako gehinezko diru-laguntza onartu dutelako. Era berean, proposamena egin dio Lesakako Udalari EAJren ustez jasotako laguntza nola erabili behar den azalduz.

BERRIA

2007/08/03

"Madrilek erabakitako Gobernua" ez onartzeko eskatu dio NaBaik UPNri

Nafarroa Bai koalizioak PSOEren erabakia deitoratu du eta hauteskundeak berriro deitzea eskatu. Izan ere, onartezina omen da "Nafarroaren etorkizuna Madrilen, Madrilen ikuspuntutik eta Madrilen interesen arabera erabakitzea,  nafarrei dagokie-eta bere Gobernua zein izan behar den erabakitzea".

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!