Prentsa Aretoa

2007/10/19

Nafarroa Baik enpresa txikien industria-krisian Nafarroako Gobernuaren jarrera pasiboa salatu du

Gaur goizean, Industriaren gaineko parlamentuko batzordean Nafarroa Baik Foru Gobernuak izandako jarrera pasiboa salatu du: «Enpresen krisialdi egoeran ez du esku hartu eta jokaera erabat pasiboa izan du».

rss Ezagutzera eman
Industriako Batzordean Nafarroa Bairen bozeramaile José Ángel Agirrebengoak adierazi du, Gobernuak arazo horiek konpontzeko tresnak izan arren, «inolako esku-hartzerik egiten ez duen eta neoliberalismoa erabat defendatzen duen jarrera pasiboa» hautatu duela.  Zehazki, Agirrebengoak Foru Gobernuak aurreikusitako laguntza ekonomikoen gauzatze-mailari buruzko datuak azaldu ditu: 2005eko eta 2006ko partida gehienetan % 0 izan da.

Nafarroa Baiko ordezkariek jokaera aktiboa eskatu diote Gobernuari, egungo Nafarroako enpresa txikiak eta ertainak jasaten ari diren industria-krisialdiari aurre egiteko.

Azken hiletan, hamar bat enpresa txiki eta ertain itxi dituzte edo enplegua erregulatzeko txostenak ireki dituzte. Hortaz, ia mila langilek izan dute horren eragina. Izan ere, Nafarroako industriako langileen % 67,4k enpresa txikietan eta ertainetan egiten du lan.

Ildo horretatik, Txentxo Jiménezek azaldu du kasu gutxi batzuetan bakarrik ixten dituztela arrazoi objektiboengatik, esaterako, bideragarritasun ezagatik. «Kasu gehienetan, enpresariek krisialdiaren kausa bilatzen dute. Laguntza publiko guztiak jaso, inbertsioak amortizatu eta irabaziak izan ondoren, zergak ordaindu behar dituztenean, desagertu egiten dira eta enpresa ixten dute edo beste toki batera eramaten dute.»
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua