Berriak
BERRIA
2007/07/27
Lizarrako PSNko, Nafarroa Baiko eta EBko kideek elkarrizketei berriro ere ekiteko eta Nafarroan gobernu aurrerakoia lortzeko eskatzen dute
Lizarrako alkate ohi María José Fernándezek (PSN), Nafarroa Baiko zinegotzi Ricardo Gómez de Segurak eta EBko zinegotzi Jesús Martínez de Carlosek beren alderdiei eskatu diete elkarrizketei berriro ere ekiteko, eta orain gutxira arte izan dituzten negoziazioak ondo amaitzeko.
BERRIA
2007/07/26
EAJ-PNVk gaitzetsi egin ditu UPN eta PSN alderdien egoitzen aurkako eraso eta lehergailuak
Napar Buru Batzarrak "gaitzespena agertu du joan den gauerdian Burlatako bi alderdi politikoen egoitzen aurka eta banketxe baten aurka izandako indarkeriazko gertaerak, eta atzo Belaguan, Tourra bertatik igarotzearekin bat eginez, lehertutako bi lehergailuekiko gaitzespena ere azaldu du".
BERRIA
2007/07/17
“NaBaik UPN garaitu dezake eta, horretarako, Nafarroako aldaketa politikoaren alde dauden nafar guztien botoa eskatuko dugu”
Nafarroa Baik esan du Nafarroako aldaketa politikoa bermatzen duela eta, gaineratu duenez, «batuta jarraituta», UPNri irabazteko prestatu behar du. «NaBaik UPN garaitu dezake eta, horretarako, Nafarroako benetako aldaketa politikoaren alde dauden nafar guztiei, aldaketaren aldeko botoa eman duten nafar guztiei, botoa eskatuko diegu.»
BERRIA
2007/07/07
Iruñako EAJren Uri Buru Batzarrak 2007. urteko San Ferminetan parte hartzera gonbidatzen du
BERRIA
2007/06/26
Rosana Navarrok Merkataritza eta Turismoaren arloko ardura hartuko du Iruñeko Udalean
Iruñeko Udaleko Nafarroa Bai udal taldeak bere lehenengo prentsaurrekoa eskaini du. Bertan, lehenengo ekimenak aurkeztu dituzte eta lan arlo ezberdinak nola egituratuko dituen jakinarazi du. Zentzu horretan, Rosana Navarrok (EAJ-PNV) Merkataritza eta Turismoaren arloko ardura hartuko du.
BERRIA
2007/06/25
Nafarroa Bai-ko Batzorde Eragilearen agiria
1.- Nafarroa Baik ezarritako epe barruan jaso du PSN-rengandik erantzun idatzi bat eta hori aintzat hartzekoa dela deritzaigu.
BERRIA
2007/06/22
NaBaik aldaketaren alde lan egingo duela adierazi du Uxue Barkosek, PSNren "ezgaitasunak" oposiziora eramaten baditu ere
PSNren ezgaitasunak oposiziora bidaltzen baditu ere, koalizioak aldaketa egiteko lan egingo duela adierazi du Nafarroa Baiko diputatu eta Iruñeko Udaleko zinegotzi Uxue Barkosek. Euskadi Irratirako egindako elkarrizketan, Barkosek hauteskundeetako emaitzek Nafarroako Gobernuaren aldaketa argi eskatu dutela adierazi du.
BERRIA
2007/06/21
Nafarroa Bairen aldarrikapena PSNri
- 1. Nafarroa Baik jarraitu egiten du Nafarroako aldeketa politikoaren aldeko apustuan. Nafarroako aldaketa politikoak esan nahi du nahitaez elkarlaneko gobernua sortzea Nafarroa bai, Alderdi Sozialista eta IU-NEB-ren artean eta gobernu horrek aniztasun eta aurrerapenaren aldeko egitarauak izatea, nola ezkerreko eta osaketa sozialaren aldeko ekimenak bultzatzea.
BERRIA
2007/06/20
PSNk eta UPNk elkar hartu dute Nafarroako Parlamentuko Mahaia osatzeko, Nafarroa Bai alde batera utzita
Alderdi Sozialistako hautagaia, Elena Torres, izango da Nafarroako Parlamentuko presidentea, eta presidenteordea, berriz, UPNko hautagai Javier Markotegi. Hala, sozialistek gaur goizean uko egin diote Parlamentuko Mahaiko presidentetzan Nafarroa Bai izateko aukerari. NaBaiko hautagai Koldo Amezketa Parlamentuko bigarren presidenteordea izango da.
BERRIA
2007/06/15
Nafarroa Baik, PSNk eta IUk akordioa lortu dute sei herritan gobernatzeko; horietako lau Iruñeko eskualdean daude
Nafarroa Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Ezker Batuak Barañaingo, Zizur Nagusiko, Altsasuko, Atarrabiako, Burlatako eta Erriberriko udaletan gobernatzeko lortu duten akordioa jakinarazi dute gaur goizean. Lehenengo laurak Nafarroa Baik zuzenduko ditu eta besteak Alderdi Sozialistak.
BERRIA
2007/06/12
EAJ-PNV alderdiak Lizarrako egoitzak erasoa jasan duela salatu du
Lizarran EAJ-PNVren alderdiko zinegotzi den Ricardo Gómez de Segurak zoritxarrekotzat jo du alderdi jeltzalearen Egako hiriko egoitzaren aurka egindako erasoa. Batzokiaren balkoia eta fatxadak estalita azaldu dira gaur goizean margo gorri eta horia jaurti izan ondoren. Halaber, "PNVri kaña", "traidore" eta "faxistak" moduko pintadak azaldu dira.
BERRIA
2007/06/05
Urkulluk adierazi du ETAren iragarpena "albiste jakina" zela, joan den abenduaren 30ean Barajasekoa gertatu zenetik
EAJren Euzkadi Buru Batzarraren eledunak, Iñigo Urkulluk, adierazi du ETAk gaur gauerditik aurrera su-etena hautsiko duela iragartzeko plazaratutako agiria, «joan den abenduaren 30ean iragarritako kronika» dela. Izan ere, jeltzalekidearen ustez, data horretan amaitu zuen su-etena taldeak.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















