Prentsa Aretoa
2007/06/15
Nafarroa Baik, PSNk eta IUk akordioa lortu dute sei herritan gobernatzeko; horietako lau Iruñeko eskualdean daude
Nafarroa Baik, Nafarroako Alderdi Sozialistak eta Nafarroako Ezker Batuak Barañaingo, Zizur Nagusiko, Altsasuko, Atarrabiako, Burlatako eta Erriberriko udaletan gobernatzeko lortu duten akordioa jakinarazi dute gaur goizean. Lehenengo laurak Nafarroa Baik zuzenduko ditu eta besteak Alderdi Sozialistak.
Hitzarmenaren oinarria ahal den tokietan boto gehien jaso dituen alderdi horietako zerrenda babestea da, hala, alkatetza lor dezan. Ondorioz, Nafarroa Baik Barañaingo, Zizur Nagusiko, Altsasuko eta Atarrabiako alkatetzak lortuko ditu. Burlatakoa eta Erriberrikoa, berriz, sozialisten esku geldituko dira.
Sei udalerri horiek 80.000 biztanle inguru dituzte guztira eta gehienak Iruñeko eskualdean daude.
Nafarroa Baik astelehenean azaldu zuenaren arabera, joan den maiatzaren 27an herritarrek adierazitako aldaketa politikoaren nahia gauzatzeko lanean ari da, bai foru instituzioetan bai udaletan. Nafarroa Baiko ordezkari Txentxo Jiménezek lortutako akordioa positibotzat jo du, eta «udaletako politikan egonkortasunaren, eraginkortasunaren eta efikaziaren printzipioak erabilita» lan egingo dutela esan du.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS