Prentsa Aretoa

2007/06/25

Nafarroa Bai-ko Batzorde Eragilearen agiria

1.- Nafarroa Baik ezarritako epe barruan jaso du PSN-rengandik erantzun idatzi bat eta hori aintzat hartzekoa dela deritzaigu.

rss Ezagutzera eman
2.- Erantzunaren edukiak ordea, ez dauka behar bezalako mailarik, batik bat PSN-ren azken aldiko erakundeetako jokabideen ondoren.

3.- Nafarroa Baik berretsi egiten du bere aldarrikapenaren edukia; bertan adierazten baita, besteak beste, ezin daitekeela lehendakari izendapenik bermatu egitarauaren eta gobernu eraketaren itunik itxi gabe.

4.- Nafarroa Baik ukatu egiten du egitarau aurrerakoi bat ituntzeko gaindi ezineko  zailtasunik dagoenik.

5.- Nafarroa Bai prest dago behar diren harremanak edukitzeko aztertzearren ea PSN-ren borondatean negoziaketako asmo zuhur bat
ote dagoen Nafarroako Gobernu aurrerakoi eta anitz bat eratu ahal izateko.

Iruñean, 2007ko ekainaren 25.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua