Berriak

BERRIA

2007/02/12

EAJ-PNV: «Miguel Sanzek Andaluziari buruz egindako adierazpenak ez dira bere burua buruzagi politikotzat duen batek egitekoak»

Nafarroako EAJ-PNVk tamalgarritzat jotzen ditu UPNren azken Kontseilu Politikoan Miguel Sanzek egindako adierazpenak. Nafarroako Gobernuko presidenteak, joan den ostiralean, beste komunitate autonomoekin diren desberdintasun sozialak eraso eta agerian ipini zituen, oposizioaren eragiketak kritikatzerakoan, Andaluziari erreferentzia eginez.

BERRIA

2007/02/08

Agirrebengoaren ustez Batasunaren proposamenak ez du inolako berrikuntzarik ekarri

EAJren Napar Buru Batzarraren lehendakariak, José Angel Agirrebengoak, Batasunak atzo aurkeztu duen proposamenari dagokionez adierazi du “ez duela inolako berrikuntzarik ekarri” eta esan du harrituta dagoela “duela hogeita hamar urte egin zen planteamendua” ikusi duelako.

BERRIA

2007/02/08

"EAJ-PNVk bat egiten du Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza azkartzeko aukera emango duten ekimen guztiekin"

Senatuko Euskal Jeltzaleen Taldeak atzo Nafarroako Gobernuak eta estatu espainiarrak AHT finantzatzeko formula negozia dezaten sinatu duen zuzenketak —PP, Talde Mistoa eta Coalición Canaria-rekin batera— oso argi frogatzen du UPNk gezurra esaten duela behin eta berriz errepikatzen duenean EAJ-PNV Nafarroako interesen aurka dagoela eta gure jarduketek eragozpen larriak eragiten dituztela Foru Komunitatearen interesetan.

BERRIA

2007/02/05

EAJk gehiegizkoa iritzen dio Gobernuak irudi kanpainetan inbertitzen duenari

EAJk gehiegizko irizten dio Nafarroako Gobernua, Expo 2008rako edukiak prestatzen, orain 100 milioi pezeta gastatzeko asmoa izateari, aurten jada, Foru Erkidegoari buruzko beste bi erakusketatan, 549 milioi pezeta inbertitu baditu.

BERRIA

2007/01/31

Herritarren txaloek eta oihuek babestu dute Ibarretxe Justizia Jauregitik irtetean

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria hamaikak bost gutxiagotan irten da, deklaratu ondoren, Bilboko Justizia Jauregitik herritarren txaloez eta oihuez babestuta. Lehendakariak eskuak igo ditu eskerrak emateko, kanpoan zain zegoen emaztearekin bildu da eta Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiak agurtu eta besarkatu ditu.

BERRIA

2007/01/26

EAJk bihar Durangon 600 hautagai baino gehiago bilduko ditu

Euzko Alderdi Jeltzaleak bihar Durangon maiatzaren 27ko hauteskundeetara eramango dituen udaletarako, Batzar Nagusietarako eta Nafarroako Foru Legebiltzarrerako hautagaiak aurkeztuko ditu. Zerrenda buru bakoitza bere udalerri edo herrialdean bere garaian agertuko den arren, EAJk aurkezpen orokorra ere egitea erabaki du, bere indarra eta udal bokazioa bistaratzeko.

BERRIA

2007/01/24

Heldu dira Euskadira lehen elurteak

Negua eta lehen elurteak heldu dira Euskadira, hotza ere heldu da beraiekin batera. Bihartik aurrera, euria eta kazkabarra itxaro dira. Elurra 500 metrotan agertuko da egunsentian eta egunean zehar 200 metrotaraino jaitsiko da. Barnealdean izotza egongo da.

BERRIA

2007/01/22

Uxue Barkosek esan du epaiari bide eman dioten legeek “oso intentsitate baxuko” demokraziak islatzen dituztela

Nafarroa Bai-ren diputatu Uxue Barkosen esanetan, badira hainbat lege, besteak beste, Segi, Jarrai eta Haika erakunde terroristatzat jotzea ahalbidetu duena, “oso dentsitate baxuko demokraziak islatzen dituzten” egoerak ekartzen dituztenak. Barkosek defendatu du “alderdiek ez dituztela delituak egiten”, delituak, bere iritziz, “pertsonek” egiten baitituzte.

BERRIA

2007/01/19

Bilkuraren helburua, Lehendakaritzaren esanetan, "bakea eraikitzea" zen, "elkarrizketarik gabe itxaropenik ez baitago"

Lehendakaritzak esan du Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernu Buruak atzo egin zuten bileraren helburua “bakea eraikitzea” dela, eta gehitu du, Eusko Jaurlaritzaren elkarrizketaren aldeko apustuaren barruan, “elkarrizketarik gabe itxaropenik ez dagoela”.

BERRIA

2007/01/17

Agirrebengoaren iritziz, deitoragarria da Miguel Sanz Nafarroako erakunde ordezkari gorenaren jarrera

Miguel Sanz joan den larunbatean Iruñean “Bakearen alde eta indarkeriaren kontra” egin zen elkarretaratzean egon ez zela-eta, Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak azpimarratu du “Miguel Sanz Nafarroako erakunde ordezkari gorena dela” eta “horregatik baino ez bada ere, elkarretaratzean egon behar zuela.”

BERRIA

2007/01/13

Milaka pertsona batu dira Gaztelu Plazako kontzentrazioan

Nafarroako alderdi parlamentario guztiak batu dira gaur 28 etorkinen elkarteek sustatu duten eta ETAk Barajasen burutu zuen eta bi ekuadortarren heriotza eragin zuen atentatua gaitzesteko Iruñan burutu den kontzentrazioan.

BERRIA

2007/01/12

EAJ-PNVk Tafallako PSNren egoitzaren kontrako erasoa salatu du

Eusko Alderdi Jeltzaleak bart goizaldean Tuteran eta Tafallan gertatutako indarkeria ekintzak salatu ditu; kutxazain baten eta PSNren egoitzaren kontra koktelak bota dituzte, hurrenez hurren.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!