Prentsa Aretoa
2007/01/22
Uxue Barkosek esan du epaiari bide eman dioten legeek “oso intentsitate baxuko” demokraziak islatzen dituztela
Nafarroa Bai-ren diputatu Uxue Barkosen esanetan, badira hainbat lege, besteak beste, Segi, Jarrai eta Haika erakunde terroristatzat jotzea ahalbidetu duena, “oso dentsitate baxuko demokraziak islatzen dituzten” egoerak ekartzen dituztenak. Barkosek defendatu du “alderdiek ez dituztela delituak egiten”, delituak, bere iritziz, “pertsonek” egiten baitituzte.
Barkosek azaldu duenez, Auzitegi Gorenak joan den ostiralean emandakoa bezalako epaiak “oso lege zehatzen argitan sortzen dira”. “Arazoa epaia bera ez eze, lege horiek ahalbidetu eta azkenean gauzatzen dituen egitura edo sare legegilea ere bada”, esan du, “mantxeta batek, alderdi batek, edo sigla batzuek ez dute deliturik egiten, delituak pertsonak egiten dituzte".
"Alderdien legea bezalako legeek Zigor Kodearen aplikazio logiko eta zorrotzaz harantzago doazen oso intentsitate baxuko demokraziak islatzen dituzten egoeretara garamatzate”, adierazi du Uxue Barkosek.
"Alderdien legea bezalako legeek Zigor Kodearen aplikazio logiko eta zorrotzaz harantzago doazen oso intentsitate baxuko demokraziak islatzen dituzten egoeretara garamatzate”, adierazi du Uxue Barkosek.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























