Berriak

BERRIA

2007/01/12

EAJ-PNVk eskabidea egin du osasuneko produktu jakin batzuen banaketarako lehiaketa publikoetan Nafarroako farmazia guztietarako direla ezar dadin

EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du Osasun Batzordean, zertarako-eta anbulategietako pazienteentzako produktu sanitarioak hornitzeko eta produktu horiek banatzeko lehiaketa publikoetan delako banaketa hori Foru Komunitate osoko farmazia guztietan egitea ezartzeko, eta ez adibidez pixaren inkontinentziarako xurgatzaileen hornikuntza eta banaketarako lehiaketaren adjkudikazioan gertatu den bezala.

BERRIA

2007/01/05

EAJ-PNVk Altsasuko alkatearen etxebizitzaren aurkako erasoa salatu du

José Ángel Agirrebengoa Nafarroako EAJ-PNVren presidenteak bart Asun Fernández de Garaialde Altsasuko alkatearen etxebizitzaren aurka egindako erasoa gaitzetsi du eta haserrea eragin diola adierazi du.

BERRIA

2007/01/03

Imaz: “Batasunari dagokio ETA desarmatzea”

Josu Jon Imaz EBBren lehendakariak adierazi duenez, “EAJk jarraitu egingo du aldarrikatzen Batasunari dagokiola ETA desarmatzea eta hau dela bere balio erantsirik handienetakoa, bere hautes-ordezkaritzaren gainetik, PSE edota PSNri dagokien bezala, aldi honetan, Estatuaren gobernuan agintean dagoen alderdia ordezkatzea, edota EAJri darion bezala, bere erdigunetik, Euskadin gehiengo politikoak osatzeko gaitasuna”.

BERRIA

2006/12/29

Erkorekak UPNko diputatuei enboskatuen modura ez aritzeko eskatu die, baldin eta beren ekimenek Euskal Taldearen babesa izatea nahi badute

Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Josu Erkorekak, berretsi du gaur Iruñean EAJ-PNV beti egon dela Nafarroak eta Euskal Autonomia Erkidegoak AHTren finantzaketa-eredu bera izatearen alde. Era berean, UPNko diputatuek «enboskatu gisa jokatu» dutela Senatuan zuzenketa aurkeztuta kritikatu du.

BERRIA

2006/12/28

Barkos: «Ez dugu onartuko Nafarroa PPren eta UPNren interes alderdikoien truke txanpon izatea»

Uxue Barkos Nafarroa Baiko diputatuak nabarmendu duenez, koalizioak buru belarri lan egingo du Nafarroako interesen alde eta bake bidea eraikitzeko: «Ez dugu onartuko Nafarroa PPren eta UPNren interes alderdikoien truke txanpon izatea», adierazi du.

BERRIA

2006/12/19

EAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Poliziari buruzko Lege Proiektu osoari

EAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Poliziari buruzko Lege Proiektu osoari, izan ere uste dute “Nafarroako poliziaren eredu osoa aurkeztu eta etorkizunean lurralde osoan hedatzeko prestatu baino, proiektuak polizia kidegoen egungo araudia aldarazi besterik ez duela egiten”. Gainera, alderdi jeltzaleak 33 zuzenketa partzial aurkeztu ditu.

BERRIA

2006/12/19

EAJ-PNVk eskatu du errepideetako informazio kartel berriak euskaraz eta gazteleraz jar daitezela

EAJ-PNVk zortzi zuzenketa aurkeztu dizkio Nafarroako Errepideen Foru Lege Proiektuari, horietatik bi bideko seinaleztapenari buruzkoak. Horrela, 45 bis artikuluari gehikuntza zuzenketa aurkeztu dio, instalazio berriko informazio kartelak euskaraz eta gazteleraz ager daitezen. Horrela, Nafarroako hiritar guztiak errespetatuko dira modu berdinean.

BERRIA

2006/11/28

Na-Baik osoko zuzenketa aurkeztu die Iruñeko Udaleko aurrekontuei

Nafarroa Baik osoko zuzenketa aurkeztu die Iruñeko Udaleko 2007rako Aurrekontuei. Aurrekontu “alderdikoiak” dira eta “UPN alderdiaren interesei uztarturikoak dira, ez hiritarren interesei loturikoak”. Aurrekontu horiekin gainera, Udalak “garatu ezin dezakeen” inbertsioko jarduna garatuko dela erakutsi nahi da.

BERRIA

2006/11/27

Sanzek eskainitako paktuaren helburua ez da Nafarroaren interes orokorra, baizik eta UPNren interes orokorra boterea mantentzeagatik

Nafarroako EAJ-PNVren buru den Jose Angel Agirrebengoak gaur azpimarratu du Miguel Sanzek PSNri paktua eskaintzen dionean Nafarroaren interes orokorraren izenean, “UPNren interes orokorrean bakarrik pentsatzen duela. Miguel Sanz esaten dabilena da, guztia posible dela eta boterean jarraitzeko sozialistekin ituna egin behar bada, UPNk ituna egingo duela”.

BERRIA

2006/11/24

EAJ-PNVk zuzenketa egin dio Zergak aldatzeko Legeari, etxebizitzen alokairuari dagokionez

EAJ-PNVk zuzenketa aurkeztu dio zenbait zerga aldatzeko eta zergen arloko beste neurri batzuk hartzeko Foru Legearen Proiektuari, ez dagoelako ados Nafarroako Gobernuak proposatu dituen aldaketetariko batekin.

BERRIA

2006/11/22

Nafarroa Baik osoko zuzenketa aurkeztuko die Nafarroako Aurrekontuei

Nafarroa Bai eratzen duten lau alderdien ordezkariek (Aralar, EA, EAJ-PNV eta Batzarre) osoko zuzenketa aurkeztu diete Nafarroako Parlamentuan Nafarroako Gobernuko 2007rako Aurrekontuei. Aldi berean, 342 milioi euro zenbatzen dituzten 406 zuzenketa partzial aurkeztu dituzte.

BERRIA

2006/11/10

NBBak Lizarrako auzitegien kontra burututako erasoa gaitzetsi du

EAJren Napar Buru Batzarrak gaur goizean Lizarrako auzitegien kontra burutu den erasoa gaitzetsi du, baita Burladako PSN-PSOEren egoitzaren kontra burutu den eraso saioa ere.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!