Prentsa Aretoa
2006/11/24
EAJ-PNVk zuzenketa egin dio Zergak aldatzeko Legeari, etxebizitzen alokairuari dagokionez
EAJ-PNVk zuzenketa aurkeztu dio zenbait zerga aldatzeko eta zergen arloko beste neurri batzuk hartzeko Foru Legearen Proiektuari, ez dagoelako ados Nafarroako Gobernuak proposatu dituen aldaketetariko batekin.
Zehazki, Nafarroako Gobernuak proposatu du etxebizitzak alokatuta dauzkaten jabeek errentaren aitorpenean diru sarrera gisa aitor dezatela euren etxebizitza alokatzeagatik kobratu behar zuketen zenbatekoa, maizterrak ordaindu zein ez.
EAJ-PNVk dio galdagarritasunaren printzipioak interesa izan dezakeela Sozietateen gaineko Zerga bezalakoetan, “baina ez gaude ados printzipio hori Errentaren gaineko Zergarako erabiltzearekin, hor kutxaren irizpidea erabili behar litzateke eta. Hau da, lortu diren diru sarrerak aitortu behar lirateke, eta ez aurreikus zitezkeenak”.
Talde jeltzalearen iritziz, “etxebizitzen alokairuaren merkatuan errenta ez ordaintzearen arazoa dagoela kontuan izanik, Nafarroako Gobernuaren proposamenak horrelako etxebizitzen eskaintzaren murrizketa ekar lezake”:

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS