Prentsa Aretoa

2007/01/12

EAJ-PNVk eskabidea egin du osasuneko produktu jakin batzuen banaketarako lehiaketa publikoetan Nafarroako farmazia guztietarako direla ezar dadin

EAJ-PNVk mozio bat aurkeztu du Osasun Batzordean, zertarako-eta anbulategietako pazienteentzako produktu sanitarioak hornitzeko eta produktu horiek banatzeko lehiaketa publikoetan delako banaketa hori Foru Komunitate osoko farmazia guztietan egitea ezartzeko, eta ez adibidez pixaren inkontinentziarako xurgatzaileen hornikuntza eta banaketarako lehiaketaren adjkudikazioan gertatu den bezala.

rss Ezagutzera eman
EAJ-PNVk eskabidea egin du osasuneko produktu jakin batzuen banaketarako lehiaketa publikoetan  Nafarroako farmazia guztietarako direla ezar dadin

ARGAZKIA JAITSI

Zehatzago esateko Osasunbidea-Servicio Navarro de Saludek jakinarazi die pazienteei indarrean jarri dela adierazi diren xurgatzaile horiek hornitzeko eta banatzeko lehiaketa publiko berria. Enpresa adjudikaziodunak kasu honetan ez ditu farmazia guztiak sartu xurgatzaile horien banaketa gune moduan eta ondorioz ez dira farmazia guztietan eskuragarri egongo. 

Une hauetan Nafarroan dauden 561 farmazietatik banaketa gutxi gorabehera 325 bulegotan gertatuko da. 

Ildo honetatik EAJ-PNVko parlamentarioa den José Luis Etxegaraik adierazi du honen moduko zerbitzuak lehiaketa publikoen bidez eskaintzeak ezin dituela, inola ere, pazienteei eskaintzen zaizkien prestazioak txartu.
Baina mozioa ez da kasu jakin honetara mugatzen. Mozioaren xedea zabalagoa da, hain zuzen ere Nafarroako Gobernuari eta bere erakunde autonomoei etorkizuneko lehiaketa publikoetan hornikuntza eta banaketarako irizpideak ez ditzaten adjudikaziodunen eskuetan utzi, irizpide horiek administrazioak ezarrita egotea baizik eta paziente guztien irisgarritasun baldintzen berdintasuna bermatuta egon dadin. 

Halaber, baldin eta banaketa farmazia batzuetan baino egiten ez bada —beti ere kontuan hartuta farmazien zerrenda aldatu egin daitekeela—, aldi berean zeharkako aldaketak egon daitezke, baina garrantzitsuak, farmazien arloko banaketaren merkatuan.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua