Berriak

BERRIA

2006/07/26

EAJ-PNVk 1936ko uztailaren 18ko estatu-kolpea gaitzesteko eta memoria historikoa berreskuratzeko mozioak aurkeztuko ditu udaletan

Errepublikanoen Gobernuaren aurka izandako estatu-kolpearen 70. urteurrenarekin bat eginda, Nafarroako EAJ-PNVk altxamendu hura gaitzesteko mozioak aurkeztuko ditu hainbat udaletan.

BERRIA

2006/07/21

NBBk buru egin die PP eta Ermuako Foroa enpresaburuak manipulatzeko egiten ari diren ahaleginei

Ermuako Foroak enpresaburuen plataformak Konstituzioaren alde eta ETArekin negoziatzearen kontra egin behar duela sustatzeko egiten ari den ahaleginak ikusita, José Ángel Agirrebengoa NBBren presidenteak adierazi du, “Nafarroako biztanle gehienek bezala, itxaropen handiz jaso genituela martxoaren 22ko ETAren su-etenaren komunikatua eta ekainaren 22an Rodríguez Zapaterok adierazitakoa”.

BERRIA

2006/07/19

Zientzia Ministerioan Lizarrako Ikus Arteen Teknologi Zentroari buruzko Protokoloa sinatu da.

Lizarrako Udalean Industria zinegotzia den Ricardo Gómez de Segurak (EAJ-PNV), Lizarrako alkatea den María José Fernándezek (PSN) eta Zientzia ministroak Ikus Arteen Teknologi Zentroaren Protokoloa sinatu zuten atzo. Protokolo horren bidez, alde bakoitzak hartutako konpromisoak arautzen dira, horien artean, milioi bat euro zuzkitzea proiektua abian jartzeko.

BERRIA

2006/07/18

EBB: "Geure egiten dugu duela 70 urte, 1936ko altxatze militarraren biharamunean, EAJ-k zabaldu zuen mezua"

Dagoeneko igaro dira hirurogeita hamar urte 1936ko uztailaren 18an Franco jeneralak Espainiako Gerra Zibilari hasiera eman zion altxatze militarraren buru gisa agertu zenetik, askatasunik eza eta errepresioa ezaugarri azpimarragarrienak izan zituen diktadura hiru hamarkadatan ezarriz.

BERRIA

2006/07/04

Ortuondo poztu egin da Europako Parlamentuaren Mahaiak euskara, galiziera eta katalanaren erabilera onartzeko hartutako erabakiarekin

Josu Ortuondo EAJren eurodiputatuak esan duen bezala, "pozten naiz Europako Parlamentuaren Mahaiak erabaki hori hartu duela jakinda, azkenean, eta Presidenteen Konferentziak hala eskatuta, euskara, galiziera eta katalana Europako Parlamentuan erabili ahal izatea onetsi baitu, herritarrei zuzendutako jakinarazpenei dagokienez. Horrela, milaka euskaldun, galiziar eta katalan beren hizkuntzan zuzendu ahal izango zaizkio Europako Parlamentuari. Horri esker, herritarrek gertuago sentituko dute Europa eta horren mamia eta hondoa aniztasunean elkartuak egotea dela frogatzen da”.

BERRIA

2006/06/30

EAJ-k positibotzat jotzen du Rodriguez Zapaterok Iragarritakoa

NBB-ko lehendakari den Jose Angel Agirrebengoa pozik agertu da Gobernuak ETArekiko elkarrizketen hasieraren gainean adierazitakoagatik, “positibotzat jotzen dugun urratsa, eta gure ustez, aspaldi eman behar izan zena.”

BERRIA

2006/06/23

Euskarari buruzko Foru Legearen espiritua betetzen saiatzeko eskatu dio EAJk Nafarroako Gobernuari

Euzko Alderdi Jeltzaleak esan du atseginez jaso duela Auzitegi Gorenaren erabakia, Nafarroako Gobernuak euskararen erabilerari buruz ezarri zuen arautegiari berriro ere zartada ederra eman diona. Euskarari buruzko Foru Legearen espiritua betetzen saia daitezela eskatu diote jeltzaleek Nafarroako Foru Gobernuari, eta ez dezala behin eta berriz inoiz ere arazorik izan ez den tokian arazoak eragiten saiatzen jardun.

BERRIA

2006/06/21

EAJ-PNVk espero du Barcinak ez duela CDNren proposamen onartezina onartuko, eta Aralar izango dela txupinazoa botako duena

CDNk alkateari bidali dion eskutitzari dagokionez, Iruñako EAJ-PNVk espero du Yolanda Barcinak “ez duela CDNren proposamen onartezina onartuko” eta uztailaren seiko txupinazoa, kasu honetan, Aralar talde politikoaren esku utziko dela.

BERRIA

2006/06/21

Nafarroa Bai-k bere antolamendu eta oinarri politikoak aurkeztu ditu 2007ko foru eta udal hauteskundeetarako

Nafarroa Bai koalizioak gaur goizean Iruñan aurkeztu ditu 2007ko foru eta udal hauteskundeetarako antolamendu eta oinarri politikoak. Koalizioak adierazi duenez, hauteskunde hauetan "ez dugu Alderdi Sozialistarekin izan dezakegun lankidetza baztertuko" eta "Nafarroako gobernuaren aldaketa gauzatuko dugu".    

BERRIA

2006/06/12

Bake prozesua eta Nafarroako egoera politikoa aztertu dira “La Voz de Navarra” aldizkarian

“La Voz de Navarra” NBBaren informazio-aldizkariak, ekaineko alean, ondoko gaiak jorratu ditu: su-etenaren osteko egoera politikoa, bake prozesua eta UPN eta CDN alderdiek osatzen duten Nafarroako Gobernuaren jarrera Foru Komunitatea blindatzeko eta alderdi nazionalistak Gobernura ez heltzeko.

BERRIA

2006/06/08

Agirrebengoak azpimarratu du Nafarroa Bai goranzko balioa dela eta Nafarroako bigarren indar politikoa izatera hel daitekeela

NBBren lehendakaria den José Ángel Agirrebengoak begi onez ikusten ditu nafarrometroaren datuak; horren arabera, “Nafarroa Bai Nafarroako hirugarren indar politikoa da, Nafarroako Alderdi Sozialistatik bi puntu eskasera”. Halaber, esan du inkesta bete dutenetatik gehienek Nafarroa Baik PSN eta EBrekin egin duen koalizioa hautatu dutela lehen gobernu-aukera gisa.

BERRIA

2006/06/08

Euskara Kultur Elkarogoak bere web orrialde berria aurkeztu du

Euskara Kultur Elkargoak bere Web Orrialde berria www.euskarakultur.org Iruñean aurkeztu zuen atzo. Koldo Martinez Urionabarrenetxea, EKEren lehendakariaren esanetan, “lan tresnarik onena da Euskara eta Nafarroaren inguruan gertatzen denaz interesa duten guztiontzat”.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!