www.euskarakultur.org Iruñean aurkeztu zuen atzo. Koldo Martinez Urionabarrenetxea, EKEren lehendakariaren esanetan, “lan tresnarik onena da Euskara eta Nafarroaren inguruan gertatzen denaz interesa duten guztiontzat”." />

Prentsa Aretoa

2006/06/08

Euskara Kultur Elkarogoak bere web orrialde berria aurkeztu du

Euskara Kultur Elkargoak bere Web Orrialde berria www.euskarakultur.org Iruñean aurkeztu zuen atzo. Koldo Martinez Urionabarrenetxea, EKEren lehendakariaren esanetan, “lan tresnarik onena da Euskara eta Nafarroaren inguruan gertatzen denaz interesa duten guztiontzat”.

rss Ezagutzera eman
Euskara Kultur Elkarogoak bere web orrialde berria aurkeztu du

ARGAZKIA JAITSI

EKEren Web orrialde berria hiru hizkuntzetan (euskara, ingeles eta gaztelaniaz) dago, eta eskaintzen dituen zerbitzuen artean, elkargoaren bozeramaileek  SAREA azpimarratu nahi izan dute: Euskara eta Nafarroari buruzko 7.500 albiste baino gehiago biltzen dituen agiritegia, eta egunero berritzen dutena. Iulen Urbiolak, EKEren zuzendariaren ustetan, “gaiari buruzko hemeroteka digitalik osatuena dela esan dezakegu, eta gaur egunean sarean dagoen dokumentu-funtsik eguneratuena”.
 
Gaur egun,  SAREA  datu-baseak , 7.540 albiste biltzen ditu, hogei bat hedabide idatzi eta digitalen artean bilduta. 2004ean hasten da eta lau arlotan sailkatzen ditu berriak (Administrazioa, Gizartea, Hezkuntza eta Kultura), gero  beste 30 kategoriatan ordenaturik. Euskararen inguruan gertatzen diren gaiak, politikan edo gizartean; musikan, literaturan edo ikus-entzunezko sormenak, ikerkuntza, irakaskuntza eta beste mota askotako gaiak biltzen ditu Sareak, gainera, ikuspuntu aunitzetatik begiratuta.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua