Berriak

BERRIA

2006/04/03

EAJk Castejón-Zaragoza trenbide-tarteko AVEren administrazio-geldiarazpenari eta Tuterako balizko geltokiari buruzko galderak egin ditu

Eusko Alderdi Jeltzalearen foru parlamentari José Luis Etxegaraik galdera bat egin dio Nafarroako Garraio kontseilariari, Zaragoza-Castejón I. trenbide-tarteko abiadura handiko trenarekin loturik dauden zenbait aspektu jakite aldera.

BERRIA

2006/03/30

Barkos: “Nafarroa Baik inoiz ere ez du onartuko inork Nafarroaren izena bakeranzko bidea oztopatzeko erabiltzea”

Nafarroa Bai koalizioko diputatu Uxue Barkosek gaur adierazi duenez, “Europar Batasuna osatzen duten hogeita bost herrialdeak ez dira ados jartzen energiaren arazoari edo Lisboako estrategiari dagozkien gaietan, baina aho batez jarduten dute ETAk iragarritako su-etena txalotu eta Espainiako Gobernuak iragarpen horren inguruan egin dezakeen kudeaketaren alde azaltzerakoan

BERRIA

2006/03/22

EAJren EBBren agiria ETAren su-etenaren aurrean

Euzko Alderdi Jeltzalearen Euzkadi Buru Batzarrak itxaropentsutzat joten du hilaren 24tik aurrera ETAk iragarri duen ekintza armatuen etenaldi iraunkorra eta uste du iragarpen hau lagungarri izango dela Euskadin den indarkeria behin betiko amaitu dadin.

BERRIA

2006/03/21

Olentzero ospatzeagatik auzoen kontra espedienteak jartzean, hiritargoa haserretzea baino ez da lortzen

EAJk bere laguntasuna eskaini dio, Javier Caballero Barne Sailburuak Parlamentuan, iragan diren gabonetan olentzeroak ospatzeagatik hainbat talderen aurka ireki diren espedienteen berri eman dezan aurkeztu den eskariari. Talde jeltzalearen iritziz, olentzeroak ospatzeagatik espedienteak irekitzea eta zalaketak aurkeztea, hiritargoarengan haserrea eragin nahi izatea da, hau da, arazoak sortzea orain egon ez diren tokian.

BERRIA

2006/03/17

EAJ bihar Bilbon izango den Elkarri-Lokarri-ren manifestazioan izango da

EAJren Euzkadi Buru Batzarrak astelehenean izan zuen EBBren bileran erabaki zuen larunbat honetan izango den Elkarri-Lokarri-ren manifestazioan parte hartzea. Ekitaldira, EAJren ordezkaritza bat joango da zeinaren buru EBBren bozeramaile eta Bizkai Buru Batzarraren presidente den Iñigo Urkullu izango da.

BERRIA

2006/03/13

Barkos: “Nafarroa Bai izango da Nafarroako mapa politikoa aldaraziko duena"

Nafarroa Bai koalizioko diputatu Uxue Barkosek adierazi duenez, “hagitz garrantzitsua da zalantzarik gabe Nafarroa Bairen oinarrizko proiektua izanen dena gauzatuko duen lanari lehenbailehen ekitea, hots, Nafarroako mapa politikoa aldaraziko duen indar politikoa izatea eta elkarbizitza eta garapen arloko gutxieneko eskakizunak gaizki betetzen dituen Foru Administrazioari aurre egitea”.

BERRIA

2006/03/09

Barkosek, berdintasuna lortu nahi bada, alargunen pentsioak igo behar direla adierazi du

Uxue Barkos Nafarroa Bai-ren diputatuak atzo Peraltan burutu zen mahai inguruan adierazi zuenez "alargunen pentsioak igo behar dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortu nahi baldin bada". Mezu hau azpimarratu zuen Nafarroako koalizioaren ordezkariak Piedra Alta emakume Elkarteak eta Peralta herriko udalak berdintasunaren inguruan antolatutako mahai inguruan.

BERRIA

2006/03/09

EAJren mozioa, Nafarroa eta Nafar Errioxa jatorri deitura duten ardoen kalitatea zaintzeko.

Jose Luis Etxegarai EAJren foru parlamentariak  ardoak zahartzeko sistemaren gaineko mozioa aurkeztu du Nekazaritza Batzordeak azter dezan. Honekin,  Nafarroa eta Nafar Errioxa jatorri deitura duten ardoen kalitatea defendatu nahi du, eta ,modu berean, kontsumitzaileak behar besteko informazioa izan dezan eta produktoreen artean lehiakortasun zintzoa eman dadin.

BERRIA

2006/03/09

EAJ-PNV: “Zoritxarrez badirudi ezker abertzale ofizialak Anoetako Adierazpena dinamitatzea erabaki duela”

Nafarroako EAJ-PNVk adierazi du  erabat dagoela  jarri diren lehergailuen aurka, horietariko  bat Vianako udal mugartean, eta etenik gabe gertatzen ari diren ekintza biolento hauek kondenatzen dituela esan du.

BERRIA

2006/03/03

EAJk José Luis Castejónen heriotzagatik bere atsekabea erakutsi nahi du

EAJk, Lizarrako Uri Buru Batzarraren bidez, José Luis Castejónen heriotzagatik duen atsekabea erakutsi nahi du eta bere doluminak adierazi nahi dizkie haren senideari eta lagunei baita Nafarroako alderdi sozialistako kideei ere.

BERRIA

2006/03/02

EAJk gaitzet egin du UGT-ren Altsasuko egoitzaren aurka egindako erasoa

Nafarroako EAJk gaitzetsi egin du gaur goizaldean UGT sindikatuaren Altsasuko egoitzaren aurka egindako erasoa. Atentatu horrek hainbat kalte eragin ditu instalazioetan.

BERRIA

2006/03/01

EAJk Gobernuari eskatu dio Nafarroako futbol selekzioaren gastuaren gaineko informazio xehetua, elastikotan 61.248 euroko kopurua gastatu zuelarik

Jose Luis Etxegarai EAJren foru parlamentariak Gobernuari igorri dion galderaren bidez  Nafarroako futbol selekzioaren gastuen gaineko informazioa eskatu du, Marokoko selekzioaren kontra jokatu zuen partidan 61.248 euro gastatu zituelarik "Nafarroako Selekzioaren Elastikoak" kontzeptuan.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!