Prentsa Aretoa

2006/03/09

EAJren mozioa, Nafarroa eta Nafar Errioxa jatorri deitura duten ardoen kalitatea zaintzeko.

Jose Luis Etxegarai EAJren foru parlamentariak  ardoak zahartzeko sistemaren gaineko mozioa aurkeztu du Nekazaritza Batzordeak azter dezan. Honekin,  Nafarroa eta Nafar Errioxa jatorri deitura duten ardoen kalitatea defendatu nahi du, eta ,modu berean, kontsumitzaileak behar besteko informazioa izan dezan eta produktoreen artean lehiakortasun zintzoa eman dadin.

rss Ezagutzera eman
Mozioaren zergatia izan  da europar araudian eman den aldaketa. Hain zuzen ere, haritz zatiak erabiltzea baimentzen du ardoa zahartzeko prozesuan, orain arte guztiz debekatua izan zerbait. Praktika honek upelean eta botilan zahartzeko prozesua ordezkatzen du. Ardotan,  zahartzeak ematen duen  antzeko zaporea emateko, aritz txirbilak  botatzen dira. Sistema hau erabiltzen da  gehien bat ardogintzan hasierako urratsetan dauden herrialdeetan , besteak beste  Australia, Txile  edo Hegoafrika.

Mozioaren bidez, Nafarroako Gobernuari eskatzen zaio  egur zatiak erabiltzea  jatorria adierazi gabeko  mahaiko ardoen kasuetara muga dadin, eta etiketan adieraztea beharrezkoa izan dadin.

Helburu nagusia da jatorriak identifikatzen dituen ardogileen  interes zilegiak defendatzea ,eta, batez ere, Nafarroako jatorria eta Errioxako jatorria dutenen kasuan. Halaber,  beharrezko jotzen da kontsumitzaileari zor zaion informazioa bermatzeko eta   zahartze tradizionalpeko ardoen eta egur zatiak erabilita zahartzen direnen  arteko  lehiakortasun zintzoa  eman dadin.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua