Prentsa Aretoa

2006/03/03

EAJk José Luis Castejónen heriotzagatik bere atsekabea erakutsi nahi du

EAJk, Lizarrako Uri Buru Batzarraren bidez, José Luis Castejónen heriotzagatik duen atsekabea erakutsi nahi du eta bere doluminak adierazi nahi dizkie haren senideari eta lagunei baita Nafarroako alderdi sozialistako kideei ere.

rss Ezagutzera eman
Ricardo Gómez de Segurak, Lizarrako Udaleko EAJko zinegotziak, José Luis Castejónek elkarrizketarako eta besteengana hurbiltzeko zuen gaitasuna azpimarratu du, “bai maila pertsonalean, bai maila profesionalean eta politikoan, esparru horietan harekin elkarlanean aritzeko aukera izan bainuen”.

Gómez de Segurak José Luis Castejónen lana nabarmendu du, “bakearen aldeko borrokan, beti zegoen elkarrizketarako prest, bakearen alde lan egiteko prest eta horren alde parte hartzeko prest, beharrezkoa zen toki guztietan” eta Lizarrako alkate eta Nafarroako Parlamentuko presidente ohia gogora ekarri du: “euskaltzalea, negoziatzailea, hurbilerraza eta bere ideiekin koherentea zen”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua