Berriak
BERRIA
2006/01/12
EAJ-PNVk Baluarte plazan behin eta berriz bermoldaketak direla eta eralgiak etengabe gehitzeagatik erantzunbeharrak eskatzen dizkio UPNri
Baluarte Plazan harzola aldeketa eta kafetegi bat jartzearen buruzko azken berriak jakinik, "bere garaian UPN-ko Administrazioak harturiko erabaki okerrek sortu dituzten eralgiak berriro zergapekoek ordaindu behar izatea” salatu du EAJ-PNV-ren Iruñako Uri Buru Batzarrak, “oraindik aldaketak ordaintzen jarraitzen dugun proiekto arkitektoniko hori UPN-k ontzat eman baitzuen”.
BERRIA
2006/01/11
Iruñara eraman dute Aralarko Mikel Deunaren erretaula, Antso Nagusia Erregea koroatua izan zeneko milurtekoaren erakusketa batean erakutsia izan dadin.
San Miguel Excelsis Kofradiaren eta Sakana, Larraun eta Leitzarango udalen ezezko adierazpenari kasurik egin gabe, gaur goizean hartu da Aralarko Mikel Deunaren erretaula Iruñako Baluartera eramateko. Urtarrilaren 23an irekiko da bertan, Antso Nagusia erregearen koroatzearen milurtekoa (1004-1035) gogoratzeko erakusketa.
BERRIA
2006/01/07
Manuel de Irujok lagunen, senideen eta ordezkari politikoen esku omenaldia jaso du Lizarra
Ehundaka pertsona bildu dira gaur Lizarran Manuel de Irujori omenaldia eskaintzeko. Irujo, EAJren alderdikide eta Justizia Ministroa izan zen II Errepublikan. Omenaldia Irujo Etxea elkarteak antolatu eta 2006. urtean zehar, Manuel de Irujoren heriotzaren 25. urteurrena dela eta, egingo diren ekitaldien barruan sartzen da.
BERRIA
2006/01/05
Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan abiarazten ditu Manuel de Irujoren omenezko ekitaldiak, haren heriotzaren 25. urteurrenean
Manuel de Irujoren heriotzaren hogeita bosgarren urteurrenarekin batera, Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak larunbat honetan ospatuko du bere herrikidearen omenez aurten egingo den lehenengo ekitaldia; izan ere, Manuel de Irujo Eusko Alderdi Jeltzalearen burukide garrantzitsua izan zen, eta II. Errepublikan Justizia Ministroa izatera ere iritsi zen.
BERRIA
2006/01/04
Agirrebengoak erantzukizun politikoa eskatzen dio Batasunari, eta gogorarazi dio Donezteben ez zela manifestaldirik egingo baldin atentatua gertatu ez bazen
Joan den larunbatean Donezteben egin manifestaldiaz Batasunak egin dituen kritikei erantzunez, Napar Buru Batzarraren lehendakari José Ángel Agirrebengoak adierazi du “Doneztebeko herria atentatua salatu eta arbuiatzeko irten zela kalera, eta herritarrek jakin nahi luketena ez dela manifestaldia non edo nola deitu zen, baizik eta nork hartu zuen eta non hartu zen herriko diskoteka erauzi zuen bonba-kotxea jartzeko erabakia".
BERRIA
2006/01/03
Udalbidek finantza-laguntza handiak banatu ditu
Udalbide Elkarlan Elkarteak, Erakunde eta Udal euskaltzaleen elkartasun Funtsak, euskara, euskal kultura eta euskal nortasuna gorde, garatu eta sustatzeko laguntza-proiektua abiarazi du. Euskadi eta Nafarroako 200 alkate eta iparraldeko hogei bat hautetsi bildu dira euskal kulturarekin oso loturik dauden Ziburuko bi erakunderi diruz laguntze aldera; erakunde horiek Seaska eta Luma dira. Hitzarmenak sinatzen Ziburuko alkate Guy Pulou eta Udalbideren kide eta Ipar Buru Batzarraren lehendakari den Ramuntxo Camblong izan dira.
BERRIA
2005/12/31
Nafarroako Auzitegi Nagusiak, UPNk eman zituen bi irrati lizentzien banaketak baliogabetu dituelako EAJ pozik agertu da
Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak bere poza adierazi du Nafarroako Auzitegi Nagusiak, UPNk Nafarroako Unibertsitateari eta Net 21 irratiari eman zien lizentziak baliogabetu dituelako. Lizentzien banaketa orain dela zazpi urte egin zen eta Euskalerria Irratiak helegitea aurkeztu zuen esleipenetik kanpo gelditu zelako nahiz eta irrati kate hau, bai Iruñan eta baita eskualde guztian ere, euskaraz jardun duen irrati kate bakarra izan.
BERRIA
2005/12/30
Indarkeriaren aurkako manifestazioa Donezteben
"No a la violencia- Biolentzarik ez" izango da pankartaren leloa, bihar Donezteben egingo den manifestazio isilean. Bertan, ETAk Bordatxo jai aretoaren aurka egin berri duen atentatuaren aurka agertuko dira herritarrak.
BERRIA
2005/12/29
López de Guereñuk eta Mirandak baikor jo dute Nafarroako abiadura handiko korridorea euskal Y trenbidearekin lotzeko aukera
Nuria Lopez de Guereñu eta Alvaro Miranda, hurrenez hurren EAE eta Nafarroako gobernuetako Herri lan sailburuek atzokoan Lakuan izan zuten bileran adostu zutenez, beharrezkoa da ahaleginak bateratzea eta euskal Y trenbidea eta Nafarroarako abiadura handiko korridorea lotzeko lanak egiteko lankidetzan aritzea.
BERRIA
2005/12/28
Agirrebengoak: Nafarroa Bai gakoa izango da UPN-k botereaz duen ikuspegi baztertzailea gainditzeko
EAJko buruak, José Ángel Agirrebengoak, 2005. urte honetako egoera politikoari buruz egin duen balorazioan lau kontu garrantzitsu azpimarratu ditu: ongizatearen estatuaren desegitea, lurralde-desoreka, UPNri eta CDNri autogobernuaren inguruko eztabaidan sartzeak eragiten dien zorabioa eta Eguesen nahiz Humanismo eta Democracia fundazioan azaldu diren ustelkeria kasuak.
BERRIA
2005/12/23
Uxue Barkosi "Diputatu Berri Onenaren" Saria eman diote
BERRIA
2005/12/22
NBBk Doneztebeko diskotekaren kontrako erasoa gaitzetsi du
Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak bart gauean Doneztebeko Bordatxo diskotekaren kontra eragindako erasoa gaitzetsi du. Era berean, bere laguntasun eta solidariotasunik sendoena adierazi nahi izan dio enpresari eta jabeari.


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















