Prentsa Aretoa
2006/01/04
Agirrebengoak erantzukizun politikoa eskatzen dio Batasunari, eta gogorarazi dio Donezteben ez zela manifestaldirik egingo baldin atentatua gertatu ez bazen
Joan den larunbatean Donezteben egin manifestaldiaz Batasunak egin dituen kritikei erantzunez, Napar Buru Batzarraren lehendakari José Ángel Agirrebengoak adierazi du “Doneztebeko herria atentatua salatu eta arbuiatzeko irten zela kalera, eta herritarrek jakin nahi luketena ez dela manifestaldia non edo nola deitu zen, baizik eta nork hartu zuen eta non hartu zen herriko diskoteka erauzi zuen bonba-kotxea jartzeko erabakia".
Agirrebengoak esan duenez, tamalgarria da Batasunak eztabaida bere azken komunikatuan azaldu duen mailara desbideratu nahi izatea, eta gogorarazi dio “estortsioa eta atentatuak iraganeko kontuak izan behar liratekeela; herri honek ozenki aldarrikatzen du ETAk desagertu egin behar duela erakunde armatu gisa, eta indarkeria, oldar eta txantaia guztiak amai daitezela nahi duela".
Azkenik, Agirrebengoak adierazi duenez, "baldin eta Batasunak euskal gatazkari irtenbide demokratikoa emateko eta gatazka horren ondorio latzak eteteko indarrak batu egin behar direla benetan uste badu, ez da batere egokia Doneztebeko manifestaldiaren inguruan egin diren balorazioak egitea; nolanahi ere, hiritarrei dagokie batzuek eta besteek gatazka konponbidean jartzeko egiten ari garen ekarpenak baloratzea."
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























