Prentsa Aretoa
2005/12/28
Agirrebengoak: Nafarroa Bai gakoa izango da UPN-k botereaz duen ikuspegi baztertzailea gainditzeko
EAJko buruak, José Ángel Agirrebengoak, 2005. urte honetako egoera politikoari buruz egin duen balorazioan lau kontu garrantzitsu azpimarratu ditu: ongizatearen estatuaren desegitea, lurralde-desoreka, UPNri eta CDNri autogobernuaren inguruko eztabaidan sartzeak eragiten dien zorabioa eta Eguesen nahiz Humanismo eta Democracia fundazioan azaldu diren ustelkeria kasuak.
Halaber Agirrebengoak adierazi du UPN eta CDN urte osoan ibili direla etengabe arrabol parlamentarioa aplikatzen, eta horren haritik gaineratu du UPN alderdi fundamentalista dela, gobernatzeko gehiengoaren beharra duena, elkarrizketarako eta negoziaziorako gauza ez izateagatik. Aldiz, Nafarroako alderdi abertzaleok garbi erakusten ari gara gure zilborrari begira egon beharrean prest gaudela Nafarroa Bai koalizioan batera lan egiteko, inkomunikazioa eta UPNk botereaz duen ikuspegi baztertzailea gaindituko dituen gobernu-alternatiba baten alde.
Funtsezko gaiei dagokienez, Agirrebengoak deitoratu egin du autogobernuari buruzko ponentzia behin eta berriz atzeratu izana, eta adierazi du UPNri eta CDNri nafarren gehiengoaren eskakizunari erantzuteak eragiten dien zorabioaren ondorio dela atzerapena. Era berean, kezkaturik ikusten du ongizatearen estatuaren desegitea osasunaren, hezkuntzaren, etxebizitzaren eta gizarte ongizatearen arloetan. Azkenik, kritikatu egin du Gobernuak bere lurralde-estrategian aurkeztutako garapen-eredua, bertan desoreka sendotu egiten delako eta kohesiorik eza areagotu; izan ere, lehenbiziko eta laugarren kategorietako nafarrak sortzen ditu, zerbitzuen, enpleguaren, ongizatearen eta aberastasunaren eskuragarritasunaren arabera.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























