Berriak
BERRIA
2006/02/28
Barkosek Gobernu zentralari galdetuko dio ea baieztatzen dituen Itoizko urtegiari buruz prentsari filtratu zaizkion txostenak
Nafarroa Bai taldeko diputatuak, Uxue Barkosek, galdera egingo dio Ingurumeneko ministroa den Cristina Narbonari jakiteko ea "gobernuak aukerarik duen Itoizko urtegiaren auditoretzari dagokionez joan den larunbatean prentsa nafarrak filtratu dituen txostenak egia diren baieztatzeko". Komunikabide batzuen arabera txosten horiek baztertu egiten dute lurrikarengatiko arriskua.
BERRIA
2006/02/22
Bortzirietako EAJ-PNV pozik dago Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuarekin bildu ondoren
Gaur goizean, Lesakan, batzarra egin dute EAJ-PNVren Bortzirietako uri buru batzarrek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkariek, EAJ-PNVk eskatuta. Batzar horretan argi geratu da eskualdeko bizilagunek jasotzen duten osasun-arreta hobetzeko ahaleginak koordinatu behar direla.
BERRIA
2006/02/22
Eusko Alderdi Jeltzalearen ustez, Kontratuei buruzko Foru Legea zalantzagarria da segurtasun juridikoaren arloan
Eusko Alderdi Jeltzaleak 19 zuzenketa aurkeztu dizkio guztira Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege Proiektuari. Lege horren xedea Nafarroako legeria Europar Batasunaren arautegiari egokitzea da.
BERRIA
2006/02/22
EAJk pozez hartu du Pirinioetako autobiaren alorrean zuhurtasuna nagusitu izana eta autobiak egun duen trazatua Eusko Alderdi Jeltzaleak duela gutxi planteatu duen alternatibaren arabera hobetzeko lanari ekin diezaiola eskatu dio UPNri
NBBren lehendakari José Ángel Agirrebengoak eta IBBren lehendakari Ramuntxo Camblongek pozez hartu dute gaur Pirinio Atlantiarretako Kontseilu Nagusiaren lehendakari Jean-Jacques Lasserrek egin duen iragarpena, zeren eta hark esan duenez, egungo trazatua hobetzearen aldeko apustua eginen baita, eta Pirinio mendietako alde biak bat eginen dituen autobia berria taxutzeari uko eginen baitzaio. "Gure iritzian, Nafarroaren onerako, UPNk berehala ekin beharko dio egungo N-135 errepidea hobetzeari, duela gutxi iragarri genuen proposamenarekin bat etorriz", adierazi du Agirrebengoak.
BERRIA
2006/02/16
EAJ-PNV: Nafarroako Gobernuak berehala aldatu behar du bere politika industriala
Nafarroako EAJ-PNVren exekutibak Sanyo-Tuterako langileekiko eta horien familiekiko bere elkartasuna adierazi du eta, aldi berean, larunbat honetan Tuteran deitu den manifestazio horrekin bat egiten duela eta bertan egongo dela iragarri du.
BERRIA
2006/02/15
Agirrebengoak Jose Manuel Ayesari eskatu dio enpresarien alde hitz egin dezan eta ez UPNren izenean
Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak, Jose Manuel Ayesa Nafarroako Enpresarien Konfederakundearen (NEK) presidenteari eskatu dio "enpresarien alde hitz egin dezan eta ez, aldiz, UPNren izenean, nahiz eta azken hau izan erantzunkizun postu horretan jarri izan diona".
BERRIA
2006/02/14
Agirrebengoak ETAri bortxakeriaren "erabateko eta berehalako" amaiera eskatu dio
Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak "erabat" gaitzetsi du Dantxarinean dagoen "La Nuva" diskotekaren kontra burutu den erasoa eta bere elkartasuna adierazi die jabe eta Peio Martikorenaren familiakoei.
BERRIA
2006/02/13
EAJren ustez Pirinioa zeharkatzen duen errepidea premiaz hobetu beharra dago baina ez autobiaren bitartez
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur, Iruñan, berriz adierazi du premiazkoa dela Nafarroa eta Iparralderen arteko errepidea hobetzea baina, beti ere, hiru gurbide dituen errepidearekin, izan ere, honela bermaturik geldituko lirateke batetik, jarduera ekonomikoak eta bestetik, ikutuak izan diren herrietako biztanleen ongizatea.
BERRIA
2006/02/13
Imaz: "Kontzertu Ekonomikoaren blindaje juridiko eta politikoari bide emango diogu EAJtik"
Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak Iruñan adierazi duenez "bai Kontzertu Ekonomikoak eta baita Hitzarmen Ekonomikoak ere, gure autogobernuaren ardatz nagusiak dira. Nafarroako hazkunde ekonomikoaren eta gizartearen ongizatearen oinarri dira eta juridikoki zein politikoki blindatu egin behar ditugu bai espainiar eremuan eta baita europar eremuan ere".
BERRIA
2006/02/12
Nafarroako Gobernuko web orrialdea gaztelera Hutsez
Euskara Kultur Elkargotik Nafarroako Gobernuaren Web Orria gaztelania hutsez izatea baimentzen duen epaia sakonki deitoratzen dugu. Euskara Nafarroako Foru Komunitateko berezko hizkuntza izan arren, nahiz eta Euskararen Foru Legeak euskararen babesa, garapena eta sustapena gizarte elkarbizitzarako alorretan onartu, eta Europako Kontseiluak Euskara Nafarroako komunikabideetan ikuspegi egitaratua garatzea gomendatu arren (06/09/21), Nafarroako Auzitegi Goreneko Administrazio gaietarako Gelako epaileek Nafarroako Gobernuaren Web orria euskaraz ezartzea zilegia dela esan arren “halako erabakia Kontseilariari dagokio eta, horregatik, gaztelera hutsez jartzeko erabakiak ez du zuzenbidezko ordenamendua hausten”.
BERRIA
2006/02/11
EAJ ez dago ados Catalunyako Ekonomia Sailburuak eginiko adierazpenekin
Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak adierazi duenez, ez dago bat ere ados Catalunyako Generalitat-aren Ekonomia Sailburuak eginiko adierazpenekin . Azpimarratu nahi izan duenez " espero dut arrazoia Nafarroari dagozkion eskubide historikoak ezagutu ez izanagatik izatea eta ez hauek ukatzeko edo gure zerga sistema ez dela solidarioa esateko , eta hori edonolako zalantzarik kanpo dagoen errealitatea da"
BERRIA
2006/02/11
Batzarramendi Elkarteak "Rio de la Plata Euskal artzainak" erakusketari emango dio hasiera
Astelehen honetan, Gure Etxean (Altsasun), Batzarramendi Elkarteak, Euskal Abertzaletasunaren Museoaren laguntzarekin, "Rio de la Plata Euskal artzainak" erakusketari emango dio hasiera. Erakusketa otsailaren 26-ra arte irekita izango da, astelehenetik ostiralera 19:00-tik 21:00-ra eta goizez ere asteburuetan (12:00-tik 14:00-ra)


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS




















