Prentsa Aretoa

2006/02/16

EAJ-PNV: Nafarroako Gobernuak berehala aldatu behar du bere politika industriala

Nafarroako EAJ-PNVren exekutibak Sanyo-Tuterako langileekiko eta horien familiekiko bere elkartasuna adierazi du eta, aldi berean, larunbat honetan Tuteran deitu den manifestazio horrekin bat egiten duela eta bertan egongo dela iragarri du.

rss Ezagutzera eman
NBBko lehendakariak, José Ángel Agirrebengoak, adierazi du Nafarroako Gobernuak ahalik eta arinen egin behar duela politika industrialari buruzko plan estrategiko bat baldin eta hurrengo urte hauetan Nafarroak erronka ekonomiko berriei erantzutea nahi badu. "Ufesa, Noi  eta Sanyo bezalako enpresak ixteak nahiko izan beharko luke  Miguel Sanzen Gobernuak  bere jarduketari buruz hausnartzeko eta inoiz izan ez duen benetako politika industriala  abian jartzeko".

Agirrebengoak esan duenaren arabera urte askotan enpresario nafarrek ez dute inolako pizgarririk izan enpresak sortzeko eta, bien bitartean, multinazional handiak foru lurraldean kokatu dira Nafarroako Gobernuaren era guztietako laguntzekin. "Kontua da orain deslokalizazioaren fenomenoa errealitate bihurtu dela eta gu inolako babesik gabe gaudela, eta erreakzionatzeko inolako gaitasunik gabe. Horregatik Gobernuak zeregin aktiboa izan beharko luke eta enpresa bilba autoktonoaren modenizazioaren eta enpresa txiki eta ertain nafarren sorkuntzaren alde lan egin".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua