Prentsa Aretoa

2006/02/11

EAJ ez dago ados Catalunyako Ekonomia Sailburuak eginiko adierazpenekin

Jose Angel Agirrebengoa NBBren lehendakariak adierazi duenez, ez dago bat ere ados Catalunyako Generalitat-aren Ekonomia Sailburuak eginiko adierazpenekin . Azpimarratu nahi izan duenez " espero dut arrazoia Nafarroari dagozkion eskubide historikoak ezagutu ez izanagatik izatea eta ez hauek ukatzeko edo gure zerga sistema ez dela solidarioa esateko , eta hori  edonolako zalantzarik kanpo dagoen errealitatea da"

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoaren iritziz Catalunyak bere garaian egin zuen finantzaketa sistema baten alde eta orain banaketa sistema berria bilatu du. " Hori gogobetekoa izatea ala ez, ezin du  ekarri gure sistema fiskalaren aurka egin nahi izatea eta  hori ,ez dago ahaztu behar, eskubide historikoek babestua dago".

Azkenik, NBBren lehendakariak  azpimarratu nahi izan duenez  "aurrerakoia izan nahi duen edozein gizarterentzat  guztiz desegokia da finantzaketa sistemak beherantz berdindu  nahi izatea murrizketa handiagoak bilatuz, hori da EAJk  partekatu ezin duen aldarrikapena " 
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua