" />

Prentsa Aretoa

2006/02/15

Agirrebengoak Jose Manuel Ayesari eskatu dio enpresarien alde hitz egin dezan eta ez UPNren izenean

Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak, Jose Manuel Ayesa Nafarroako Enpresarien Konfederakundearen (NEK) presidenteari eskatu dio "enpresarien alde hitz egin dezan eta ez, aldiz, UPNren izenean, nahiz eta azken hau izan erantzunkizun postu horretan jarri izan diona".

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak Jose Manuel Ayesari eskatu dio enpresarien alde hitz egin dezan eta ez UPNren izenean

ARGAZKIA JAITSI

Agirrebengoak honela erantzun die NEK-en presidenteak gaur goizean egin dituen adierazpenei, zeintzuetan Ayesak bere kezka adierazi du datorren hauteskundeetan agian mapa politikoa aldatu egingo delako. Azken honen ustetan, "zenbait indar politikoen konfigurazioak Nafarroaren inbertsioan eta lehiakortasunean  eragina izan dezake".

"Ayesak beldurra sortarazi nahi du gizartearengan. Foru Erkidegoaren egonkortasuna eta lehiakortasuna berma dezakeen alderdi politiko bakarra UPN izango balitz bezala hitz egiten du" esan du Agirrebengoak. Zentzu honetan, gaineratu duenez "Catalunya edo Euskal Autonomi Erkidegora begiratu besterik ez dauka. Toki hauetan, PPk ezer gutxi egin du garapen ekonomiko eta politikoari dagokionez. Beraz, indar abertzaleak gobernuan erantzunkizuna izan duten guztietan ekonomi garapen eta gizarte ongizate maila ikaragarriak lortu dituztela argi dagen zera da".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua