Prentsa Aretoa
2006/02/22
Bortzirietako EAJ-PNV pozik dago Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailburuarekin bildu ondoren
Gaur goizean, Lesakan, batzarra egin dute EAJ-PNVren Bortzirietako uri buru batzarrek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko ordezkariek, EAJ-PNVk eskatuta. Batzar horretan argi geratu da eskualdeko bizilagunek jasotzen duten osasun-arreta hobetzeko ahaleginak koordinatu behar direla.
Nafarroako EAJ-PNVren ordez, Arantzako eta Lesakako alkateak eta eskualdeko sei alderdikide joan dira. EAEko osasun administrazioaren ordez, Gabriel Inclán sailburua eta Rafael Cerdán eta Jon Lezertua sailburuordeak joan dira.
Batzarra bukatutakoan, adostu dute, eskualde honetan Osakidetzak osasun-arretarik gehiena ematen duen neurrian (lehen arreta izan ezik), harremana mantentzea komeni dela, jendearen iritzia, kezkak eta arazoak jakiteko, eta zerbitzua hobetzeko har litezkeen neurrien berri jakiteko.
Testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak konpromisoa hartu du María Kutz Nafarroako osasun sailburuarekin bilera eskatzeko, modu koordinatuan lan egin ahal izateko, Bidasoaldean osasun-arretan dauden premiak asetzeko helburuz.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























