" />

Prentsa Aretoa

2006/02/13

Imaz: "Kontzertu Ekonomikoaren blindaje juridiko eta politikoari bide emango diogu EAJtik"

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak Iruñan adierazi duenez "bai Kontzertu Ekonomikoak eta baita Hitzarmen Ekonomikoak ere, gure autogobernuaren ardatz nagusiak dira. Nafarroako hazkunde ekonomikoaren eta gizartearen ongizatearen oinarri dira eta juridikoki zein politikoki blindatu egin behar ditugu bai espainiar eremuan eta baita europar eremuan ere".

rss Ezagutzera eman
Prentsaurrekoan, aldarrikapen hau EAJk alderdi politikoen arteko mahai batera eramango badu galdetu diotenean, Josu Jon Imazek zera azpimarratu du "jakin badakigu gure zerga-ahalmena zalantzazko egoeran dagoela, beraz, gure sistema honen blindajeari bide eman nahi diogu eta datozen garaiotan arazo honi lehentasuna emango diogu".  
Bestalde, bake prozesua dela eta, EBBren lehendakariak esan duenez "espekulazio edo uste baikorrak alde batera utzita, aukerez beteta dagoen garaian aurkitzen gara. Zuhurtasunez jokatzeko garaia da". Zentzu honetan, gaineratu duenez "EAJtik denbora asko daramagu lanean, ekarpenak egin ditugu eta lanean jarraituko dugu eta zihur gaude, denen artean, aukerez josita dagoen garai honi probetxua ateratzeko gai izango garela". 
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!