Prentsa Aretoa
2006/02/22
Eusko Alderdi Jeltzalearen ustez, Kontratuei buruzko Foru Legea zalantzagarria da segurtasun juridikoaren arloan
Eusko Alderdi Jeltzaleak 19 zuzenketa aurkeztu dizkio guztira Kontratu Publikoei buruzko Foru Lege Proiektuari. Lege horren xedea Nafarroako legeria Europar Batasunaren arautegiari egokitzea da.
José Luis Etxegarai foru parlamentariak adierazi duenez, "proiektua hagitz korapilatsua da" eta Nafarroako Gobernuak "berrikuntza tekniko eta juridikoak sartu ditu; gure iritzian, berrikuntza horiek zalantzazkoak dira segurtasun arloan". Beraz, onuragarria izango litzateke Lege Proiektu hau zehatz-mehatz aztertzeko Ponentzia berezia sortzea.
Planteatu diren zuzenketei dagokienez, gizarte eta ingurumen alorretan zenbait eskakizun kontuan hartzea da zuzenketa horietako batzuen xedea. Berbarako, plantillan urritasunen bat duten langileak sartzea edo genero arloan eginera onak bultzatzea. Halaber, proiektuari zuzenketak egin zaizkio, kontratazioan bermeak aurreikusi behar izatea nahitaezkoa izan dadin, eta kontratariak baldintzok bete ezean, bermeak atxiki dakizkion.
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























