Prentsa Aretoa
2006/02/13
EAJren ustez Pirinioa zeharkatzen duen errepidea premiaz hobetu beharra dago baina ez autobiaren bitartez
Euzko Alderdi Jeltzaleak gaur, Iruñan, berriz adierazi du premiazkoa dela Nafarroa eta Iparralderen arteko errepidea hobetzea baina, beti ere, hiru gurbide dituen errepidearekin, izan ere, honela bermaturik geldituko lirateke batetik, jarduera ekonomikoak eta bestetik, ikutuak izan diren herrietako biztanleen ongizatea.
Jose Angel Agirrebengoa Napar Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez "UPN gezurretan dabil EAJ Nafarroako azpiegitura nagusiez arduratzen ez dela esaten duenean, izan ere, guk Pirinioetako Garapen Osoko Egitasmoaren alde eta inguru honetako herrialdeek bizi dituzten gabeziei irtenbidea aurkituko liokeen komunikazio bidearen alde egin genuen". Hala ere, Agirrebengoak EAJk duen Pirinioak zeharkatzen dituen autobidearen kontrako jarrera berriz gogoratu eta hiru gurpideetako bidearen alde egin du, Erro eta Mezquiriz portuak deuseztatu eta Ibañeta tunelen bidez zeharkatuko lituena.
Bestalde, Ipar Buru Batzarraren eta Baionako turismo zinegotzia den Aitor Arandiak adierazi duenez "Aquitaniak ekonomi eskumena dauka eta ez du sekula finantzaketaz hitz egin, gainera UPNk aurkeztu duen autobide egitasmoaren kontra dago". Finantzaketa arazoez gain, Arandiak "herritarrek erabilgarri izango duten edozein egitasmo, herritar horien bizi baldintzak hobetzera zuzendua egon beharko litzatekeela" adierazi du.
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























