Prentsa Aretoa

2006/02/28

Barkosek Gobernu zentralari galdetuko dio ea baieztatzen dituen Itoizko urtegiari buruz prentsari filtratu zaizkion txostenak

Nafarroa Bai taldeko diputatuak, Uxue Barkosek, galdera egingo dio Ingurumeneko ministroa den Cristina Narbonari jakiteko ea "gobernuak aukerarik duen Itoizko urtegiaren auditoretzari dagokionez joan den larunbatean prentsa nafarrak filtratu dituen txostenak egia diren baieztatzeko". Komunikabide batzuen arabera txosten horiek baztertu egiten  dute lurrikarengatiko arriskua.

rss Ezagutzera eman
Ekimen hau asteazkenean eztabaidatuko da Diputatuen Kongresuak Gobernua kontrolatzeko egingo duen bileran. Kontua da Kongresuan talde nafarraren eskuordea denak Zapateroren exekutiboa prentsa nafarrak Itoizko urtegiaren segurtasunari buruz argitaratu dituen informazioekin bat datorren jakin nahi duela. Ohartarazi du informazio horiek baieztatu egiten dutela mugimendu sismikoak “ez direla urtegiagatik eta ez dutela inolako kalterik eragingo”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua