Berriak

BERRIA

2005/12/20

Irujo Etxea Elkartearen urtekari berria

“Merindadeak” da Eguberri bezperetan Lizarrako Irujo Etxea Elkarteak argitara eman berri duen urtekariaren izenburu nagusia. Nafarroako Merindadeei dagozkien hainbat erreportaiez gainera, aipagarri dira benetan Gregorio Monreali egindako elkarrizketa, Gamazadaren gaineko kronika historikoa eta Xabier Deunaren senitarteari buruzko informazioa.

BERRIA

2005/12/16

Imaz: “Nafarroa Bai egitasmoa indartu nahian ahalegintzeko ordua da”

Josu Jon Imaz Euzkadi Buru Batzarraren lehendakariak “hurrengo urte t´erdian ahalegin berezia” egin dezaten eskatu zien atzo Lizarra Merindadeko jeltzaleei, “Nafarroa Bai egitasmoa indartzeko eta egiazko gobernu-alternatiba osatu ahal izateko”. Adierazpen hauek Lizarrako bertako Gure Geroa elkartean egin zituen Imazek.

BERRIA

2005/12/14

Agirrebengoak UPNri gogoratu nahi dio PP alderdia izan zela Kupoaren bidezko AHTren finantzaketa behi eta berriz ukatu zuena

Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak UPN alderdiari gogoratu nahi izan dio Eusko Jaurlaritzak 20 urte daramatzala abiadura handiko trenaren garapenaren alde eta kupoaren bitartez finantzatzearen alde lan egiten , eta proposamen hau behin eta berriz ukatu zuen PP alderdiak gobernuan egon zen bitartean.

BERRIA

2005/12/03

EAJ-PNVk Nafarroako ko-patroia ospatu du

Iruñako EAJ-PNVk Nafarroako ko-patroia, Xabierreko Franzisko Deuna, bertze urtez, ospatu du. Atzo, abenduaren 2an, lore eskaintza xume bat egin zuen, bertan bertsolari bat izan zelarik. Ospakizunek gaur Batzokian egin den bazkari batekin jarraitu dute. Bazkarian, anitz alderdikide eta jeltzaleekin batera, Napar Buru Batzarreko Lehendakariak, Jose Angel Agirrebengoak, E.B.B.ko Lehendakariak, Josu Jon Imazek, eta Kongresuko Euskal Taldearen bozeramaileak, Josu Erkorekak, parte hartu dute.

BERRIA

2005/12/03

Agirrebengoak Nafarroa Bai-k otsailerako berezko oinarri programatiko eta eratzaileak izango dituela iragarri du

Jose Angel Agirrebengoa NBBren presideteak gaur adierazi duenez Nafarroa Bai-k urte eta erdi darama lanean eta astero eztabaidatzen dute zeintzuk izango diren Nafarroa Bai-ren oinarri programatiko eta eratzaileak, hortaz, eta Agirrebengoaren iritziz, oinarri hauek otsailerako finkatuak egon litezke eta "egitasmoaren sozialisazioarekin hasteko prest egongo ginateke".

BERRIA

2005/12/03

Imaz pozik agertu da sortu berri den mundu mailako alderdi politiko demokraten arteko sarearekin

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ostegunean eta ostiralean Erroman burutu izan den alderdi demokraten arteko bilera positiboki baloratu du. Imazek adierazi duenez "bilera honetan mundu mailako alderdi demokraten arteko lankidetza sarea sortzeko lehen urratsak eman dira"

BERRIA

2005/12/02

Nafarroako ko-patroia ospatzeko EAJ-PNVren Iruñako Uri erakundeak antolatu dituen eginkizunak

Bertze urtez, EAJ-PNVren Iruñako Uri Erakundeak Nafarroako ko-patroia, Xabierreko Franzisko Deuna, ospatu nahi du alderdikide eta alderditzaleekin. Horregatik, abenduaren 2an, Sainduaren ohoretan euskaraz izanen den Bezperazko Meza Nagusira joanen da. Gero ekitaldi xume baten bidez lore eskaintza eginen du, bertan bertsolari bat izanen delarik.

BERRIA

2005/11/30

Imazek Erroman egingo den Amerika, Asia eta Europako alderdi demokraten konferentzian esku hartuko du

Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, Josu Jon Imazek, bihar hasita Erroman egingo den Europa, Estatu Batu eta Asiako alderdi demokrata eta liberalen mintegian esku hartuko du. Mintegi horren xedea izaera orokorreko sare iraunkorra eratzea da.

BERRIA

2005/11/29

Catalá, Galego, Euskara. Hizkuntza Politikak XXI. mendeari begira

Estatu espainiarreko hizkuntz errealitatea izango da Euskara Kultur Elkargoaren V. jardunaldietan jorratuko den gaia. Ekitaldi hori abenduaren 1ean egingo da, ostegunez, Iruñeko Tres Reyes hotelean, eta besteak beste, bertan izango da Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntz Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrika.

BERRIA

2005/11/28

Bandera

Ostegunetik, azaroaren 24tik, Nafarroako Liburutegi Nagusiak hiru bandera berri ditu bere fatxadan. Kontua da egun horretara arte bertara sartzen zirenak Udalbideren jabetzakoa den lehen solairuko balkoian esekita zeuden ikurriñaren eta Nafarroako eta Europako banderen azpitik egin behar zutela. Nafarroako Gobernuak lortu nahi izan duen emaitza baloratzera sartu gabe aise baieztatu dezakegu, esparru horretan metro koadroko pilatzen diren banderak kontuan hartuta behintzat, ikus-eragina gutxienez lortu duela.

BERRIA

2005/11/26

Imaz: "Nafarroa eta Espainiar estatuaren arteko harremana ez da alde bikoa, menpekotasunezkoa baizik"

"Hobeagotzea Berriztatzeko proposamena" titulupean Jose Angel Aguirrebengoak eta Josu Jon Imazek, NBBren eta EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak, hurrenez hurren, Tuterako Nafarren Etxean eskaini duten hitzaldian EAJk, Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zuen Autogobernu Txostenaren oinarrizko printzipioak azaldu dituzte.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!