Prentsa Aretoa

2005/12/03

Imaz pozik agertu da sortu berri den mundu mailako alderdi politiko demokraten arteko sarearekin

Josu Jon Imaz EAJren Euzkadi Buru Batzarraren presidenteak ostegunean eta ostiralean Erroman burutu izan den alderdi demokraten arteko bilera positiboki baloratu du. Imazek adierazi duenez "bilera honetan mundu mailako alderdi demokraten arteko lankidetza sarea sortzeko lehen urratsak eman dira"

rss Ezagutzera eman
Imaz pozik agertu da sortu berri den mundu mailako alderdi politiko demokraten arteko sarearekin

ARGAZKIA JAITSI

Europako Alderdi Demokrataren lehendakari ordea den EBBren presidenteak gaineratu duenez "antzeko arazoak ditugun alderdiok batera lan egiteko eta hausnartzeko beta izango dugu orain eta honela, konponbide amankomunak lortu ahal izango ditugu". Buruzagi jeltzaleak azpimarratu duenez "alderdiok gaurtik aurrera hiru helburu nagusietan oinarriturik lan egingo dugu: ingurugiroa (Kiotoko Protokoloa), Milurteko agendaren betearazpena (hezkuntza, osasuna eta oinarrizko zerbitzuak, hala nola, herrialde guztiek ur edangarria izan dezatela) eta merkataritza aske orekatuaren sustapena".
 
Imaz gaur Nafarroaren Eguna dela eta antolatu den bazkarian parte hartu du eta bertan Nafarroa Bai egun dagoen UPNren Gobernuaren alternatiba izan daitekeela azaldu du; "Nafarroan aldaketa bultzatuko duen egitasmo hau finkatu eta sendotu behar dugu" gaineratu du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua