Prentsa Aretoa

2006/01/11

Iruñara eraman dute Aralarko Mikel Deunaren erretaula, Antso Nagusia Erregea koroatua izan zeneko milurtekoaren erakusketa batean erakutsia izan dadin.

San Miguel Excelsis Kofradiaren eta Sakana, Larraun eta Leitzarango udalen ezezko adierazpenari kasurik egin gabe, gaur goizean  hartu da  Aralarko Mikel Deunaren erretaula Iruñako Baluartera eramateko. Urtarrilaren 23an irekiko da bertan, Antso Nagusia erregearen koroatzearen milurtekoa (1004-1035) gogoratzeko erakusketa.

rss Ezagutzera eman
Iruñara eraman dute Aralarko Mikel Deunaren  erretaula,  Antso Nagusia Erregea koroatua izan zeneko milurtekoaren erakusketa batean erakutsia izan dadin.

ARGAZKIA JAITSI

Honakoa —lapurtua izan zena kontuan izan gabe— bigarren aldia da   erretabloa lekuz aldatua izan dena. Ertaroko esmaltegintzaren bitxia, XII. mendekoa  da eta ustez Nafarroako erregeak, gotzainak edo garai hartako  pertsonaia boteretsuren batek oparitua izan zen.
San Miguel Excelsis Kofradia- 1800 kide inguru dituela- leku aldaketa honen aurka azaldu da, eta beldur da Administrazioak  erretabloa behin betiko Iruñan uzteko erabakia har dezakeelako.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua