Prentsa Aretoa

2006/03/02

EAJk gaitzet egin du UGT-ren Altsasuko egoitzaren aurka egindako erasoa

Nafarroako EAJk gaitzetsi egin du gaur goizaldean UGT sindikatuaren Altsasuko egoitzaren aurka egindako erasoa. Atentatu horrek hainbat kalte eragin ditu instalazioetan.

rss Ezagutzera eman
Alderdi jeltzaleak bere arbuioa agertu du indarkeriazko ekintza honen aurrean. Bortxa, mehatxuak eta beldurra erabiliz nolabaiteko mozkina atera nahi dutenen ekintza izan dela adierazi du.
EAJk berriz esan du indarkeriaren erabilera erabat gaitzesten duela eta gogora ekarri du gehiengo sozial eta politikoak dagoeneko nahikoa argi erakutsi duela zer nahi duen: aurrera egin konponbidearen bila, eta indarkeriazko ekintzak atzean utzi. Horregatik berriro ere agertu du bere gaitzespen eta arbuioa UGTren egoitzaren kontrako antentatuagatik, eta azpimarratu egin du elkarrizketa eta metodo baketsu eta demokratikoak direla gatazkak konpontzeko bide bakarrak.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua