oinarri politikoak. Koalizioak adierazi duenez, hauteskunde hauetan "ez dugu Alderdi Sozialistarekin izan dezakegun lankidetza baztertuko" eta "Nafarroako gobernuaren aldaketa gauzatuko dugu".    " />

Prentsa Aretoa

2006/06/21

Nafarroa Bai-k bere antolamendu eta oinarri politikoak aurkeztu ditu 2007ko foru eta udal hauteskundeetarako

Nafarroa Bai koalizioak gaur goizean Iruñan aurkeztu ditu 2007ko foru eta udal hauteskundeetarako antolamendu eta oinarri politikoak. Koalizioak adierazi duenez, hauteskunde hauetan "ez dugu Alderdi Sozialistarekin izan dezakegun lankidetza baztertuko" eta "Nafarroako gobernuaren aldaketa gauzatuko dugu".    

rss Ezagutzera eman
Nafarroa Bai-k bere antolamendu eta oinarri politikoak aurkeztu ditu 2007ko foru eta udal hauteskundeetarako

ARGAZKIA JAITSI

Uxue Barkos Nafarroa Bai-ren diputatuak gaur goizean burutu den prentsaurrekoan bere poztasuna adierazi du Aralar, EA, EAJ-PNV, Batzarre eta independenteek duela hilabete batzuk iragarritako konpromisoa burutzeko gai izan direlako, hau da, Nafarroako aldaketa politikoan parte hartzeko gai izan direlako. "Nafarroa positiboan sinisten dugu guk, aldaketa politikorako gai den Nafarroan, eta horretarako, derrigorrez, Nafarroa Bai eta PSNren arteko lankidetza bideratu behar da" azaldu du Barkosek.
 
Koalizioak gaur eman izan ditu ezagutzera bere antolamendu eta oinarri politikoak. Azken hauen artean aurkitzen dira, besteak beste, Nafarroako Parlamenturako eta Iruñako Udaletxerako hautes-zerrendetan alderdi politiko bakoitzak izango duen tokia. 2003 urteko hauteskundeen emaitzetan oinarrituta Aralar Parlamentuko eta Euzko Alderdi Jeltzalea Iruñako Udaletxeko zerrenda-buru joango dira. Hala ere, datorren udazkenerarte ez da izenik ezta independenteek izango duten tokirik ere argituko.
 
Nafarroa Bai-ren exekutibak, lau alderdi politiko eta independenteez osotua, hamar kide eta osaketa paritarioa izango du. Erabakiak hartzerako orduan gutxienez hiru alderdien eta independenteen ordezkari  baten bermea behar izango da. Koalizioak, era berean, Nafarroa Bai-ren izenean erakunde publikoetan dauden guztientzako kode etikoa izango du.  
 
Oinarri politikoei dagokionez, Nafarroa Bai-k nafarrek duten erabakitzeko eskubidea, gobernu forala aldatzeko eskubidea, demokrazian sakontzeko eskubidea, giza partaidetza eta euskararen babesa eta bere ofizialtasuna Nafarroa osoan defendatzeko eskubidea izango du.
 
Jose Angel Agirrebengoa NBBren presidentearen ustez "Nafarroa Bai-k Nafarroako aldaketa politikoa bideratuko du. Formula honek ilusioz betetzen gaitu eta antzinakoak ziren PPren formulen aurrean, gureak ilusioa eta aldaketarako nahia dakar".
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua