Prentsa Aretoa
2006/06/21
EAJ-PNVk espero du Barcinak ez duela CDNren proposamen onartezina onartuko, eta Aralar izango dela txupinazoa botako duena
CDNk alkateari bidali dion eskutitzari dagokionez, Iruñako EAJ-PNVk espero du Yolanda Barcinak “ez duela CDNren proposamen onartezina onartuko” eta uztailaren seiko txupinazoa, kasu honetan, Aralar talde politikoaren esku utziko dela.
Rosana Navarro Iruñako EAJ-PNVko buruak adierazi du “ulertezinak zirela UPNk Aralarrek txupinazoa botatzeko zituen erreparoak, baina kohetea botatzeko bere burua aldarrikatuz CDNk azaldu duen jarrera inoren lotsa sortzekoak modukoa dela”.
“Txupinazoa botatzeko irizpide bat dago, iruindarrek normaltasun osoz onartzen dutena eta tradizioz udal taldeek ere errespetatu zutena; beraz, logikoena litzateke sistema horri jarraitzea, arazoak eta minberatasunak saihesteko”, azaldu du Navarrok.
Iruñako Uri Buru Batzar honen ustez, CDNren adierazpenak “UPNri itsu-itsuan jarraitzekotan baino ez dira ulertzen; izan ere, talde horren jokabideak haztatu eta baretu beharrean, inolako eztabaidarik gabe jarraitu ditu CDNk”.
Gauzak horrela, EAJ-PNVk babes osoa azaldu nahi du Aralar izan dadin txupinazoa botatzeko ardura izango duena. Gainera, espero du "herritarrek jakingo dutela interpretatzen UPN eta CDNk nola jarduten duten euren interesak eta ez iruindar guztienak defendatzen ari direnean".
Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























