Prentsa Aretoa
2006/11/27
Sanzek eskainitako paktuaren helburua ez da Nafarroaren interes orokorra, baizik eta UPNren interes orokorra boterea mantentzeagatik
Nafarroako EAJ-PNVren buru den Jose Angel Agirrebengoak gaur azpimarratu du Miguel Sanzek PSNri paktua eskaintzen dionean Nafarroaren interes orokorraren izenean, “UPNren interes orokorrean bakarrik pentsatzen duela. Miguel Sanz esaten dabilena da, guztia posible dela eta boterean jarraitzeko sozialistekin ituna egin behar bada, UPNk ituna egingo duela”.
Buru jeltzalearen ustetan, “UPNk badaki bere nagusitasuna kolokan dagoela eta eskura dituen bide guztiak erabiliko ditu horixe galarazteko. Orain “gure seme-alabak eta gure bandera defendatzera” animatzen badu, zer nolako hitzak espero ditzakegu Foru Erkidegoaren arduradun nagusiaren aldetik datozen hilabeteetarako? Egia esan, nafar guztion defentsa martxan jartzeko arrazoia Sanz lehendakariak gizarte nafarrari helarazi nahi dion amorrua eta urduritasuna dira”.
Zentzu horretan, Agirrebengoak Miguel Sanzi eskatu dio “UPN boteretik kentzen badute, ez saiatzeko errudunik bilatzen beste talde politiko batzuetan. Izan ere, arrazoi bakarra egongo da emaitza horretarako: biztanle nafarren borondatea hautestontzien bidez adierazita.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS