Prentsa Aretoa
2006/12/19
EAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Poliziari buruzko Lege Proiektu osoari
EAJ-PNVk osoko zuzenketa aurkeztu dio Nafarroako Poliziari buruzko Lege Proiektu osoari, izan ere uste dute “Nafarroako poliziaren eredu osoa aurkeztu eta etorkizunean lurralde osoan hedatzeko prestatu baino, proiektuak polizia kidegoen egungo araudia aldarazi besterik ez duela egiten”. Gainera, alderdi jeltzaleak 33 zuzenketa partzial aurkeztu ditu.
EAJ-PNVk uste du proiektuak poliziaren eredu berria proposatu beharko lukeela behin betiko, eta kidegoak poliziaren eskumen guztiak gain hartzeko prestatu. Halaber, polizia kidego ezberdinak koordinatu beharko lituzke eta, udalerri nafar gehienek polizia kidego propioa izateko zailtasunaren aurrean, horiek mankomunitateei atxikitzeko aukera proposatu.
Zuzenketa partzialei dagokienez, horietako batzuen xedea polizia laguntzailearen irudia hobeto arautzea da. Horietako beste multzo batek armen erabilera, ebasketen aurkako zorroak edo tiroketako praktikak egitearen beharra arautzeari eta ikastaroetara joateko Erregelamendua egiteari buruzkoak dira.
Zuzenketa bidez ere zehazten da Polizia Kidegoko burua “jardunean dauden segurtasun kidego eta indarren arteko funtzionarioen artetik” aukeratu beharko dela. Azkenik, akats arin eta larrien sailkapenari buruzko zuzenketak proposatu dira. Izan ere, batzuetan orokorregiak dira eta interpretazioetarako esparrua uzten da.

Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS