Prentsa Aretoa

2007/01/05

EAJ-PNVk Altsasuko alkatearen etxebizitzaren aurkako erasoa salatu du

José Ángel Agirrebengoa Nafarroako EAJ-PNVren presidenteak bart Asun Fernández de Garaialde Altsasuko alkatearen etxebizitzaren aurka egindako erasoa gaitzetsi du eta haserrea eragin diola adierazi du.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak azaldu du tamalgarria dela Altsasuko agintari gorena jasaten ari den jazarpena eta presioa. Bere hitzetan, “gaur goizean, berriro ikusi dugu gure artean oraindik ere badagoela jendea xantaiaz eta larderiaz baliatzen dena, mafiak egiten duen bezalaxe, eta, bide demokratikoa aukeratu ordez, uzkurtuta eta ETAren mende bizi dena”. 

Zentzu horretan, erasoa gaitzesten duela esan du behin eta berriro eta Asun Fernández de Garaialderekiko elkartasuna azaldu du. Era berean, azpimarratu du “gizartea gogaituta dagoela lau iluminatuk indarkeria arazoei irtenbidea aurkitzeko baliozko bide gisa defendatzen jarraitzen dutela ikusteaz. Altsasuarrok ez dugu dinamika horretan sartu nahi. Gauza bakarra lortu nahi dugu, euskal gizartearen gehiengoak bezalaxe; hots, bakean bizitzea eta arazoak soil-soilik bide demokratikoen bidez konpontzea”.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua