Berriak

BERRIA

2007/04/16

EAJko parlamentariak aipamen berezia jaso du Nafarroako Ganberan egindako lanarengatik

Legegintzaldia amaitutakoan eta Nafarroako Parlamentua desegin ostean, EAJko parlamentari Jose Luis Etxegaraik aipamen berezia jaso du, sinbolikoki, Ganberan egindako lanarengatik. Diario de Noticias egunkariak normalean informazio politikoa ematen duten 14 komunikabidetako kazetariei egindako inkesta baten arabera, Etxegaraik aipamen hau merezi du, egindako lan konstanteagatik.

BERRIA

2007/04/15

Nafarroa Baik aurkeztu ditu Nafarroako Parlamenturako hautagaiak

Nafarroa Bai koalizioak aurkeztu ditu Nafarroako Parlamenturako hautagaiak. Patxi Zabaleta izango da buru, eta parlamentuan esperientzia handiko pertsonak, teknikariak, ordezkari politikoak eta independenteak izango dira.

BERRIA

2007/04/13

Ibarretxe: “Ilegalizazioari buruzko eztabaida zirkua da”

Juan José Ibarretxe lehendakariak baieztatu egin du Eusko Jaurlaritzak Batasuna aurtengo udal eta foru hauteskundeetara "zuzenean" aurkeztea defendatzen duela, bere iritziz "alderdi bat legez kanpo uzteko ahalmena" herritarrek eduki behar dutelako. Aldi berean, adierazi du ASB edo ANVren ustezko ilegalizazioen inguruko eztabaida "zirkua" da.

BERRIA

2007/03/26

UPNk eta CDNk osatutako tandemak legealdi osoan funtzionatu izana sentitu du Etxegaraik

EAJko parlamentari José Luis Etxegaraik negatibotzat eman du aimaitzear dagoen legealdia. «Ez da ekimenak bat jartzeko aukerarik izan, eta ez dira oposizioaren proposamenak edota zuzenketak onartu», adierazi du.

BERRIA

2007/03/14

Alderdi guztiekin, baita Batasunarekin ere, negoziazio politikoa hasteko baldintza bakarra indarkeria baztertzea dela nabarmendu du Imazek

EEBren presidente Josu Jon Imazek egungo egoera politikoari eta indarkeriaren amaierari buruz EAJk duen jarrera azaldu du gaur Iruñean. “Indarkeria amaitzeak soilik marka dezake bake prozesuaren hasiera”, adierazi du Imazek. Gainera, alderdi politiko guztiekin, baita Batasunarekin ere, negoziazio politikoa hasteko, aurretik indarkia amaiarazi behar dela esan du.

BERRIA

2007/03/14

Agirrebengoak esan du arduragabea dela larunbaterako antolatu duten manifestazioa, eta CDNren jarrera tamalgarritzat jo du

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren presidente José Ángel Agirrebengoak Iruñean larunbaterako antolatuta dagoen manifestazioari buruz adierazi duenez, “arduragabea da agintean dagoen alderdi batek, UPNk kasu honetan, Nafarroaren desegonkortzea eta zatiketa eragitea”. Bere iritziz, “UPNk PPk ezarritako estrategia jarraitzen du, etengabe itsu-itsuan jarraitu ere”.

BERRIA

2007/03/13

Memoria Historikoaren Legea, bake prozesua eta Nafarroa bai, La Voz de Navarra buletinaren gaien artean

Napar Buru Batzarraren buletinak, La Voz de Navarrak, gai ezberdinak jorratzen ditu bere azken alean, bai politika orokorreko gaiak, bai sektorekako gaiak. Horrela, EAJ-PNV alderdiak Estatuko Aurrekontu Orokorrei eginiko zuzenketen berri ematen da. Ondorioz, zonalde euskaldunean kokatzen ez diren lau ikastolak 800.000 euroko diru-laguntzak jasoko dute. Halaber, PSOE alderdiak eginiko Memoria Historikoaren Lege proiektuaren inguruko ezadostasunak agertzen dira, eta Nafarroa Bai koalizioak hauteskundeetan jarri dituen itxaropenen berri eskaintzen du.

BERRIA

2007/03/08

Barkos: Berdintasunaren programek eta neurriek osabetezkoak eta zeharkakoak izan behar dute eta ez orain arte izan diren moduan, aldabakiak

Nafarroa Bairen Udaletxerako hautagaiak aurkeztu ditu koalizioaren proposamen politikoak emakumearen politikan. “Emakumearen Hiria” lelopean, Barkosek Nafarroa Baik proposatzen dituen neurriak laburbildu ditu. Sei ardatzen inguruan biltzen dira: Udal Gobernua eta emakume zinegotzigo esklusiboa baten sortzea, Udaletxea lan sortzailea bezala, emakume hiritarrari eskaini zerbitzuak, elkartasun politikak, tratu txarren aurkako neurriak eta hiriaren garapen ekonomikoa.

BERRIA

2007/02/22

Imaz: “Irujo XX. mendeko nafar handiena da”

“Manuel de Irujo XX. mendeak eman zuen nafar handiena da, zalantzarik gabe”, esan du gaur Euzkadi Buru Batzarraren presidente Josu Jon Imazek. “La guerra civil en Euskadi antes del Estatuto” (Gerra zibila Euskadin Estatutuaren aurretik) liburuaren aurkezpenean hartu du parte Imazek gaur, Iruñean, eta han egin ditu adierazpenak. Ekitaldian Irujoren iloba Pello Irujo eta Arantza Ametzaga historialaria izan dira

BERRIA

2007/02/19

Etxegaraik garapenari laguntzeko aurrekontu pixkana gehituz joateko eskatu dio, 2015ean BPGren %0,7 izatera iristeko

Nafarroak garapenean laguntzeko lehenengo plan zuzendariaren eztabaida tarteko, EAJko legebiltzarkide Jose Luis Etxegaraik ebazpen proposamena aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak egun garapenera bideratzen duen laguntza gehitzeko, 2015ean NBEk milurtekorako jarritako helburuetako bat lortzera begira, hots, garatutako herrialdeek BPGren %0,7 garapenean laguntzera xeda dezaten.

BERRIA

2007/02/16

EAJk Nafarroako 2006-2012 Osasun Plana itzultzeko eskatu du

EAJko legebiltzarkide Jose Luis Etxegaraik ebazpen proposamena aurkeztu du gaur, Gobernuak prestatutako 2006-2012 Osasun Plana itzultzeko eskatuz. Eskaria, batez ere, lau arrazoitan oinarritu da:

BERRIA

2007/02/12

EAJ-PNV-k Iruñeko udaletxearen eta hiriko hainbat kutxazainen kontrako erasoak gaitzetsi ditu

Iruñeko EAJ-PNVko udal taldeak lerro hauen bidez joan den igandean izandako indarkeria ekintzak eta Iruñeko udaletxearen kontrako erasoa gaitzesten ditu; taldearen esanetan, ekintza gaitzesgarriak eta mespretxagarriak dira.

Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!