Prentsa Aretoa

2007/02/16

EAJk Nafarroako 2006-2012 Osasun Plana itzultzeko eskatu du

EAJko legebiltzarkide Jose Luis Etxegaraik ebazpen proposamena aurkeztu du gaur, Gobernuak prestatutako 2006-2012 Osasun Plana itzultzeko eskatuz. Eskaria, batez ere, lau arrazoitan oinarritu da:

rss Ezagutzera eman
Planaren formulazioari adituz, benetako Osasun Plan bat baino gehiago Kudeaketa Plana ematen du; ez dauka kopuruzko adierazlerik, eta ez ditu herritarren osasunean aurreikusten diren hobekuntzak zenbakitan zehazten.

Bigarren, Planak ez du ezertarako aipatzen gizarte eta osasun arretarako eskatutako beharrizanak betetzearen konturik, gaur egun osasun eta gizarte sistemen arteko koordinazioa ezinbesteko bihurtzen ari den arren, halakotzat hartzen ari baitira Europaren multzoan.

EAJk Plana itzultzeko eskatzeko duen hirugarren arrazoia finantzazioarena da. 2006-2012 planak ez du berariazko aurrekontu programarik eskatzen eta, EAJren ustez, ezinbestekoa da Osasun Planak osasun gastuaren eta inbertsio aurreikuspenen proiekzioa jaso dezan, dagokion tarterako.

Laugarren, Planak ez dauka sektore arteko inolako planteamendurik eta garbi dago Osasun Sailak idatzi duen arren, Osasun Plana Gobernu osoaren plana dela.

Azkenik, Planak osasun sistemak laster krisian egongo direla ohartarazten du, eta Nafarroan osasun sistema, kudeaketa eta antolamendu sistemak berriztatu behar direla iradokitzen du. Kasu honetan, EAJk jakin nahi luke ea prebentziozko asmoa den, ala krisian dagoen sistema salbatzeko premia handia dagoen, zeren, halakorik balego, zergatik gertatu den argitu beharko bailitzateke. EAJk uste du, nolanahi ere, osasun sistemaren erreformak Osasun Plan bat baino askoz ere eztabaida zabalagoa eskatuko lukeela.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua