Prentsa Aretoa

2007/03/14

Alderdi guztiekin, baita Batasunarekin ere, negoziazio politikoa hasteko baldintza bakarra indarkeria baztertzea dela nabarmendu du Imazek

EEBren presidente Josu Jon Imazek egungo egoera politikoari eta indarkeriaren amaierari buruz EAJk duen jarrera azaldu du gaur Iruñean. “Indarkeria amaitzeak soilik marka dezake bake prozesuaren hasiera”, adierazi du Imazek. Gainera, alderdi politiko guztiekin, baita Batasunarekin ere, negoziazio politikoa hasteko, aurretik indarkia amaiarazi behar dela esan du.

rss Ezagutzera eman
Josu Jon Imaz

EAJren iritziz landu beharko liratekeen alderdien arteko hitzarmenen oinarri minimoak planteatu ditu Josu Jon Imazek. Batasunaz ere aritu da, alderdi horrekin “EAJk bere proposamen politikoez, edota Batasunak zein beste alderdiek herrialde honetako etorkizunaz aurkez ditzaketenez hitz egin, eztabaidatu eta negoziatu nahi du”. Horretarako baldintza bakar da, Imazen arabera, elkarrizketan parte hartzen duten eragile edo alderdi politiko guztiek bide politikoak eta demokratikoak erabiltzeko konpromisoa agertzea, eta etorkizunean gerta litekeen edozer indarkeriazko ekintza, gogorkeria edota mehatxu argi gaitzestea.

Bestalde, EAJk Nafarroarekin duen konpromisoa adierazi du. “Ez dugu inoiz onartuko Nafarroa bake prozesuetan ordaina izatea”, nabarmendu du Imazek. EAJren ustez, Nafarroako herritarrek bakarrik dute Nafarroako etorkizun politikoa eta instituzionala erabakitzeko legitimitatea. Horrekin lotuta, Imazek eskatu du inork ez dezala “bake prozesuan Nafarroa ordaina izango den mehatxua erabili, faltsua baita”. “Nafarren nahia bortxatu nahi duenak Eusko Alderdi Jeltzaleari aurre egin beharko dio”, gogorazi du.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua