Prentsa Aretoa

2007/03/14

Agirrebengoak esan du arduragabea dela larunbaterako antolatu duten manifestazioa, eta CDNren jarrera tamalgarritzat jo du

EAJ-PNVren Napar Buru Batzarraren presidente José Ángel Agirrebengoak Iruñean larunbaterako antolatuta dagoen manifestazioari buruz adierazi duenez, “arduragabea da agintean dagoen alderdi batek, UPNk kasu honetan, Nafarroaren desegonkortzea eta zatiketa eragitea”. Bere iritziz, “UPNk PPk ezarritako estrategia jarraitzen du, etengabe itsu-itsuan jarraitu ere”.

rss Ezagutzera eman
Agirrebengoak esan du arduragabea dela larunbaterako antolatu duten manifestazioa, eta CDNren jarrera tamalgarritzat jo du

ARGAZKIA JAITSI

Dena den, Agirrebengoaren arabera, “are negargarriagoa da CDNren estrategia”, jarrera zentrista izatetik “eskuinaren jarrerak babestera eta eskuin muturrarekin ados jartzera pasatzen ari baita”. Hori “oso harrigarria da", Agirrebengoaren ustez, "aurretik izan dituen jarrerak ikusita”.

“EAJ-PNVk eta Nafarroa Baik elkarbizitza hobetzearen aldeko apustua egiten dugu, elkarbizitza eta pluraltasuna onartzeko eskubidearen alde”, nabarmendu du Agirrebengoak.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua