Prentsa Aretoa

2007/02/19

Etxegaraik garapenari laguntzeko aurrekontu pixkana gehituz joateko eskatu dio, 2015ean BPGren %0,7 izatera iristeko

Nafarroak garapenean laguntzeko lehenengo plan zuzendariaren eztabaida tarteko, EAJko legebiltzarkide Jose Luis Etxegaraik ebazpen proposamena aurkeztu du, Nafarroako Gobernuak egun garapenera bideratzen duen laguntza gehitzeko, 2015ean NBEk milurtekorako jarritako helburuetako bat lortzera begira, hots, garatutako herrialdeek BPGren %0,7 garapenean laguntzera xeda dezaten.

rss Ezagutzera eman
Arrazoiak ematean, Etxegaraik gogora ekarri du Nafarroak Aurrekontu Orokorretako gastuen egun %0,7 –finantzazko gastuak, tokiko erakundeetarako transferentziak eta Estaturako ekarpena kenduta- garapenerako lankidetzara bideratzen duela. 

Alabaina, NBEk eta Europako Batzordeak bereak jarritako helburuen artean, Batasuneko kide aspaldi diren estatuek laguntza hori 2009-2010erako laguntza BPGren %0,51raino igotzea dago, azkenean, 2015ean, %07 heltzeko helburuaz. 

Nafarroan egun BPGren %0,11 xedatzen da horretara eta, beraz, kopuru horiek pixkana gehituz joan beharko genuke, 2015ean jarritako helburua iritsiko badugu.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua