Prentsa Aretoa

2007/04/16

EAJko parlamentariak aipamen berezia jaso du Nafarroako Ganberan egindako lanarengatik

Legegintzaldia amaitutakoan eta Nafarroako Parlamentua desegin ostean, EAJko parlamentari Jose Luis Etxegaraik aipamen berezia jaso du, sinbolikoki, Ganberan egindako lanarengatik. Diario de Noticias egunkariak normalean informazio politikoa ematen duten 14 komunikabidetako kazetariei egindako inkesta baten arabera, Etxegaraik aipamen hau merezi du, egindako lan konstanteagatik.

rss Ezagutzera eman
EAJko parlamentaria izan da Talde Mistoko kide bakarra, eta beste taldeek hainbat parlamentariren artean lana banatzen zuten bitartean, Etxegarai Ganberako komisio eta batzar guztietara joan da. «Langile izateagatik», «bakarrik egoteagatik» edota «moral izugarria edukitzeagatik» saritu dute kazetariek.

Inkesta beraren arabera, hiztunik onenak Juan Cruz Alli (CDN) eta Juan José Lizarbe dira (PSN). Zerrendan, ondoren, Patxi Zabaleta (Aralar) ipini dute, eta «dibertigarriena» ere izendatu dute. Parlamentari berrietatik gehien nabarmendu dena Patxi Telletxea (Aralar) izan da, aspergarriena Iosu Pardo (PSN) eta gauzak gehien errepikatu dituena Maiorga Ramírez (EA).
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua