Prentsa Aretoa
2007/01/26
EAJk bihar Durangon 600 hautagai baino gehiago bilduko ditu
Euzko Alderdi Jeltzaleak bihar Durangon maiatzaren 27ko hauteskundeetara eramango dituen udaletarako, Batzar Nagusietarako eta Nafarroako Foru Legebiltzarrerako hautagaiak aurkeztuko ditu. Zerrenda buru bakoitza bere udalerri edo herrialdean bere garaian agertuko den arren, EAJk aurkezpen orokorra ere egitea erabaki du, bere indarra eta udal bokazioa bistaratzeko.
Horretarako Durangoko Landako pabilioian, 12:00etan, bilduko ditu 600 hautagai baino gehiago; 200 agertokira igoko dira, aurkezpenerako beren beregi diseinatutako eszenatokira, Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren eta EBBko buru Josu Jon Imazen hitzaldiak fisikoki babestearren.
2003ko hauteskundeetan ez bezala, orduan EArekin koalizioan joan baitzen, EAJk oraingoan bere zerrendak aurkeztuko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko ia udaletxe guztietarako. Izan ere, EAJ Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan ordezkaririk gehien duen alderdia da, eta herritarren %95en botoa jaso lezake. Nafarroan, Lesakan, Beran, Iantzin eta Arantzan ezik, Nafarroa Bai koalizioaren baitan aurkeztuko da hauteskundeotara.
Aurkezpen ekitaldiak helburu bikoitza dauka EAJrentzat. Batetik, udal mailako alderdi modura duen tokia finkatu nahi du, udala herritarrengandik gertuen dagoen administrazio publikoa izanik oso garrantzitsua dela azpimarratuz. Bestetik, erakunde sarearen multzoaren aldeko bere apustua agerrarazi nahi du, udalerriari kudeaketa publikoaren abangoardia iritzita. EAJk gogora ekarri nahi du Jose Antonio Agirre, Jose Antonio Ardanza eta Juan Jose Ibarretxe bezalako buruzagiak lehendakari izan aurretik alkate izan zirela, eta datu hori ez dela kasualitate hutsa, politika behetik gorantz ulertzearen emaitza baizik.
Ekitaldian alkate eta zinegotzi guztien lana ere goretsi nahi da, baita gizartearen aldarazpen handien garaietan egin dutena ere, udal mailako liderrak izanik, herritarrak bizikidetza, eta elkartasunezko etorkizun hobea eraikitzen parte hartzera bultza litzakeela sinistuta.
Aurkezpenera, datorren maiatzeko hauteskundeetarako izangaiez gain, Euskal Autonomia Erkidegoko, Nafarroako eta Iparraldeko oraingo udal eta herrialde mailetako taldeetako hautetsiak ere gonbidatu dituzte.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS