Prentsa Aretoa

2007/01/31

Herritarren txaloek eta oihuek babestu dute Ibarretxe Justizia Jauregitik irtetean

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria hamaikak bost gutxiagotan irten da, deklaratu ondoren, Bilboko Justizia Jauregitik herritarren txaloez eta oihuez babestuta. Lehendakariak eskuak igo ditu eskerrak emateko, kanpoan zain zegoen emaztearekin bildu da eta Eusko Jaurlaritzako sailburu guztiak agurtu eta besarkatu ditu.

rss Ezagutzera eman
Herritarren txaloek eta oihuek babestu dute Ibarretxe Justizia Jauregitik irtetean

ARGAZKIA JAITSI

Lehendakaria goizeko bederatziak eta hogeian heldu da, Begoña Agirre emaztearekin, Justizia Jauregiaren inguruetara. Bertan, goizetik ehunka herritar bildu dira euripean. Lehendakaria txalotu eta «aurrera» oihukatu diote.

EAJ-PNVren EBBren presidente Josu Jon Imaz izan da ordezkaritza jeltzalearen buru, eta Ibarretxe agurtu du. Iñigo Urkullu, Joseba Egibar, Iñaki Gerenabarrena, Bilboko alkate Iñaki Azkuna, Bizkaiko diputatu nagusi José Luis Bilbao, Legebiltzarreko presidente Izaskun Bilbao, EBBren presidente ohi Xabier Arzalluz, eta Sabino Arana Fundazioko presidente Juan María Atutxa ere bildu dira bertan.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua