Prentsa Aretoa

2007/02/08

"EAJ-PNVk bat egiten du Nafarroan Abiadura Handiko Trenaren eraikuntza azkartzeko aukera emango duten ekimen guztiekin"

Senatuko Euskal Jeltzaleen Taldeak atzo Nafarroako Gobernuak eta estatu espainiarrak AHT finantzatzeko formula negozia dezaten sinatu duen zuzenketak —PP, Talde Mistoa eta Coalición Canaria-rekin batera— oso argi frogatzen du UPNk gezurra esaten duela behin eta berriz errepikatzen duenean EAJ-PNV Nafarroako interesen aurka dagoela eta gure jarduketek eragozpen larriak eragiten dituztela Foru Komunitatearen interesetan.

rss Ezagutzera eman
Senatuan EAJ-PNV alderdiko eskuordea den Víctor Bravok atzo adierazi zuen bezala, “Nafarrek badakite EAJ-PNVk bat egingo duela Nafarroan abiadura handiko trenaren eraikuntza azkartzeko ekimen guztiekin, azpiegitura hori Nafarroaren garapenerako delako”. Ildo horretatik, baldin eta Nafarroako Gobernuak EAEk daukan egoera bera eduki nahi badu “ez dago eragozpenik finantzatzeko sistema bera erabiltzeko, baina horretarako derrigorrezkoa da Eusko Jaurlaritzak egin zuena egitea: bi alderdiek hitz egitea, elkar entzutea eta akordioetara iristeko negoziazio-markoa planteatzea”. 

UPNk egiten duen diskurtsoari eta UPNko senatariek egin berri dituzten baieztapenei dagokienez, hau da, Nafarroan AHTk aurrera egiten ez badu eta ez bada eraikitzen “erantzukizuna Nafarroa Bai eta EAJ-PNVrena ere izango dela, Zapateroren gobernua presionatzeko aukera dutelako”, bada EAJ-PNVk atzo gogorarazi du “PP eta UPNko euren bazkideak direla Nafarroa azpiegituren garapenean atzera gelditzearen erantzule bakarrak” eta, adierazi zuen bezala, “ezin da bidezkotu urteetan Euskal Y-a deritzonarekin eta Europako sareekin konektatzeari uko egin ondoren orain atzean gelditzen ari garela esatea”.
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!