Prentsa Aretoa
2007/01/17
Agirrebengoaren iritziz, deitoragarria da Miguel Sanz Nafarroako erakunde ordezkari gorenaren jarrera
Miguel Sanz joan den larunbatean Iruñean “Bakearen alde eta indarkeriaren kontra” egin zen elkarretaratzean egon ez zela-eta, Jose Angel Agirrebengoa Nafarroako EAJren lehendakariak azpimarratu du “Miguel Sanz Nafarroako erakunde ordezkari gorena dela” eta “horregatik baino ez bada ere, elkarretaratzean egon behar zuela.”
Gainera, Agirrebengoak esan du “urtetan biktimen aldeko eta ETAren kontrako borrokan aitzindari modura agertu ondoren, PP-UPN gai horretaz ateratzen ari den zarataren ostean, deitoragarria da Miguel Sanz elkarretaratze batera ez joatea, alderdikeria hutsez, Extremadurako PPren ekitaldi batera joan behar zuelako aitzakiapean.”
Amaitzeko, buruzagi jeltzaleak nabarmendu nahi izan du “Nafarroako erakunde ordezkari gorena penagarri geratu dela hori eginez.”
Amaitzeko, buruzagi jeltzaleak nabarmendu nahi izan du “Nafarroako erakunde ordezkari gorena penagarri geratu dela hori eginez.”
Nabarmenak...
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Nafarroa
2025/12/17
Kongresua
2025/11/26
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2024/09/29
EBB
2024/09/29
EBB
2025/03/29


HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS























