Prentsa Aretoa

2007/07/27

Lizarrako PSNko, Nafarroa Baiko eta EBko kideek elkarrizketei berriro ere ekiteko eta Nafarroan gobernu aurrerakoia lortzeko eskatzen dute

Lizarrako alkate ohi María José Fernándezek (PSN), Nafarroa Baiko zinegotzi Ricardo Gómez de Segurak eta EBko zinegotzi Jesús Martínez de Carlosek beren alderdiei eskatu diete elkarrizketei berriro ere ekiteko, eta orain gutxira arte izan dituzten negoziazioak ondo amaitzeko.

rss Ezagutzera eman
Prentsaurreko batean, alderdi horietako ordezkariek hauxe adierazi dute: «Gure izenean ez ezik, herritar askoren irudipena aintzat hartuta ere ari gara hizketan, guregana etorri baitira guk eskatzen duguna eskatzera. Izan ere, oraindik garaiz gaudela uste dugu».

«Gure boto-emaileek kalean gelditu egiten gaituzte, deitu egiten digute -adierazi du Ricardo Gómez de Segurak-, hori dela eta, gure alderdiei elkarrizketei berriro ekitea ez ezik, akordioa lortzeko ere eskatu diegu».

Lizarrako alkate ohi María José Fernándezek, berriz, azaldu du dei hau herritarren alde elkarrekin lanean emandako legegintzaldiak ematen dieten indarrarekin egiten dutela. «Politika sozialak eta garapen sozioekonomikoa lortu ahal izan ditugun legegintzaldiak ematen duen indarrarekin, eta hori guztia normaltasun eta elkarbizitza giroan.»

Fernandezek gogorarazi du, era berean, Lizarrak eta PSNko orduko alkateak presio eta jazarpen mediatiko handia jasan zutela PSN, EB, EA, EAJ eta CUE alderdiek osatutako gobernu taldea osatzearen kontra. «Gaur egungo PSN-NaBai-EB izango litzatekeena, alegia.»

Hizlariek eskatu dute Nafarroako Gobernua osatzeko taldeak maiatzaren 27ko aldaketa nahiari erantzun behar diela, eta PSNk, NaBaik eta EBk osatutako gobernua zehaztu behar dela. «Herritarrek uler dezakete akordioa konplexua dela, gurea izan zen bezalaxe, baina nekez ulertuko dute akordio hori ez lortzea», adierazi dute.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua