Prentsa Aretoa
2007/10/19
Los vascos de la Ribera de Navarra liburua aurkeztu dute
Jabier Sainz Pezonagak idatzitako eta Pamiela etxeak argitaratutako Los vascos en la Ribera de Navarra liburuak Diego Pascual Erasoren egonezinak eta aldarrikapenak biltzen ditu. Corellan jaio zen Pascual Eraso irakaslea eta, autorearen arabera, Erriberaz euskal nazionalismoaren ikuspuntutik pentsatzen lehena izan zen.
Sainz Pezonagak Pascual Erasoren egunkarietako ekoizpenaren bitartez kontatzen dizkio irakurleari haren obra eta bizitza. Ekoizpen hori bereziki esanguratsua izan zen Euzkadi egunkarian. Corellarrak defendatzen zuen erriberatarrak nafarrak direla eta nafarrak euskal herritarrak, eta inguru bakoitzari dituen beharrizanen arabera egin behar zaiola jaramon. Hala, idatzi zuen azken zutabeetako batek izenburu hau zuen: «Gu, erriberatarrak. Euskal herritarrak, baina gure erara».
1936an Estatutua onartu ostean, Diego Pascual Eraso euskaldun berriak goi-mailako kargua bete zuen Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailean. Handik gutxira, atzerrira joan zen eta euskal kolonietako entseina pedagogikoa sustatu zuen.
Pamielak argitaratutako liburuak CD-Roma ere badu Pascual Erasoren obra osoarekin, bai testu formatuan, bai faksimile erreprodukzioan.

Nabarmenak...
Nafarroa
2026/05/13
Nafarroa
2026/04/21
EBB
2026/03/01
Nafarroa
2026/02/14
Nafarroa
2026/01/16
Berri ikusiagoak...
EBB
2025/03/30
EBB
2025/03/29
EBB
2025/03/30
BERRIA
2025/03/30

HARREMANETARAKO
WWW.EAJ-PNV.EUS