Prentsa Aretoa

2007/09/12

Baztan-Bidasoako EAJk protestatu egin du eskualdea Nafarroako Gobernuak antolatu duen informatzaile turistikoen bisitalditik kanpo utzi duelako

Baztan, Bortziriak  eta Doneztebeko EAJko uri buru batzarrek protestatu egin dute Kultura eta Turismo Departamentuak antolatu duen informatzaile turistikoen bisitalditik kanpo utzi dituelako Xareta (Urdax-Urdazubi  eta Zugarramurdi), Baztan Harana, Bertizarana, Malerreka  eta Bortziriak.

rss Ezagutzera eman
Nafarroako Gobernuak turismoa sustatzeko egiten dituen ekintzen barruan Espainiak 14 herritan -besteak beste Alemania, EE.BB, Brasil, Japonia, Errusia  eta Argentina- dituen turismo bulegoetako 35 informatzaile turistiko gonbidatu dituzte eta arestian aipatu den eskualde horretako udalerri guztiak baztertu eta kanpoan utzi ditu.

Kultura eta Turismo Departamentuak bisitaldi turistikoak egiteko bi saio antolatu ditu eta horietan Olite, Errege Bardeak, Iruñea, Orreaga, Irunberriko arroila, Leyreko Monastegia eta Xabierko gaztelua bisitatuko dituzte "Nafarroako bitarteko kultural eta naturalen berri izan dezaten". Xedea "ezagutza horrek merkatu guztietan Nafarroaren sustapena erraztea da eta, ildo horretatik, informatzaileen eragingarritasuna hobetzeko balio izatea".

Uri Buru Batzar  horiek uste dute Nafarroako ipar-mendebaldea azpiegitura eta bitarteko turistiko gehien dituenen artean dagoela. Eskualde horretan daude, besteak beste, Bertizko Jaurerriko Parke Naturala, Zugarramurdiko kobak eta Sorginen Museoa, Urdax-Urdazubiko leizeak, Arizkun herriko Gorrienea Museoa eta Elizondoko Jorge Oteiza Museo Etnografikoa Baztanen, Barojatarren Itzea etxea Beran, etorkizuneko bainuetxea Elgorriagan, Etxalarko usategiak, Lesakako multzo arkitektonikoa eta beste bitarteko turistiko asko eta ez dute ulertzen nola baztertu dituzten Nafarroako adierazgarrienen eta baliorik handienetakoen artean daudenean.

"Horiek guztiek bisitaldi bat bidezkotzeko nortasun eta garrantzia nahikoa dute eta geratzen zaigun bide bakarra gure eskualdea bazter uzteko zehatz programatu den bisitaldia dela pentsatzea da", adierazi dute Uri Buru Batzarrek. Horien iritziz UPN  eta CDNk Nafarroaren errealitate sozial eta humanoa ezkutatu nahi dute eta, argi eta garbi, berriz ere euren helburuekin eta ideologia esklusibistarekin bat egiten ez duen eskualdea zigortu.
IX. Batzar Nagusia. ALDERDIA GARA! Txostenak!
Alderdikidetu
Geroa Bai
Nafarroako Parlamentua